Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 95

ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

95

Gobernadore zibila Estatuko Administrazio periferikoaren osagairik ga­ rrantzitsuena da zalantzarik gabe; dena dela, zuzenean ez bada ere, 1978ko Konstituzioak eragindako aldaketek nahikoa garrantzia kendu diote. Beste zenbait administrazio erakunderekin gertatu den bezala, gobernadore zibila ere Frantziatik ekarri zen XIX. mendean, eta beraren jatorria Napoleonek sor­ tutako prefektu erakundean aurki dezakegu. Edozein modutara ere, eginkizu­ nen arloan bi horiek antzekoak badira ere, desberdintasunak daude karguaren titularraren estatus pertsonalari dagokionez: Frantziako prefektua profesiona­ lizatuagoa da, funtzionario kidego berezi bateko kideen artetik izendatzen baita; Espainiako gobernadore zibila, ordea, politizatuagoa da, ministroak eta zuzendari nagusiak bezala, zuhurtziarakotasun politikoaren arabera izenda­ tzen da eta.

A) Jatorria eta bilakaera Gobernadore zibila prefektu izenarekin sartu zen Espainiako Administra­ zioan, José Bonaparteren 1810eko apirilaren 17ko Errege Dekretuaren bidez —Baionako Konstituzioa indarrean zegoen garaian, hain zuzen—. Dekretu horrek 83 prefekturatan zatitu nahi zuen Espainia, eta adierazi zuen horietan «prefektu izeneko magistratuak izango zirela, Gobernu zibila, Errenta Admi­ nistrazioaren jagotza eta polizia nagusiaren ardurarekin». Geroago, Cádizko Gorteek berreratu zuten erakunde hori buru nagusi ize­ narekin, eta probintziaren agintaritza eratxikita (Konstituzioaren 324. art.). Beraren ahalmenak Gorteek 1813ko ekainaren 23an eman zuten dekretuan ja­ so ziren (dekretu horren bitartez, Gorteek probintzietako gobernu ekonomiko­ ­administratiboaren instrukzioa onetsi zuten; instrukzio hori 1823ko otsaila­ ren 3ko Legeak onetsitakoak ordeztu zuen). Hala ere, garai hartako gorabehe­ ra politikoak zirela eta, gobernadore zibila gaur ezagutzen dugun moduan ez zen berriro azaldu 1833ko urriaren 23ko eta azaroaren 30eko errege dekre­ tuak eman arte. Dekretu horiek Javier de Burgosen instrukzio ospetsua onetsi zuten, hau da, susperketa eskuordeentzat emandako instrukzioa. Gobernado­ re zibil izena Barne Ministerioa eratu zuen dekretuan agertu zen (1834ko maiatzaren 13ko Errege Dekretuan) eta, harrezkero, ministerio horrek zenbait izen­aldaketa izan ditu: hasieran, Herrizaintza Ministerio izendazioa erabili zen eta, egungo egunean, berriro Barne Ministerio adierazmoldera jo dugu. Eginkizunei dagokienez, gobernadore zibilak susperketa eskuorde antzo jarduten zuenean, administrazio eginkizunak zituen, batik bat: aberastasuna eta herriaren ongizatea suspertzea. Edozein modutara ere, garai hartako is­ kanbila politikoen ondorioz, gobernadore zibilak politizatu egin ziren eta, ba­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu