94
RAMÓN PARADA
nen gobernu eskuordetzetarako), eta oraintsuago, ogasun administrazioak era tu dira (probintzia eskuordetzen azpizatiak). Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko Estatu zentralistak ez zuen nahiko ho rrekin, Estatuko Administrazioa azken udalerriraino eraman nahi zuen, eta hala egin zuen. Horretarako, Frantzian erabilitako formula erabili zen Espai nian ere: «alkatearen izaera bikoitza». Izaera horren arabera, alkatea udaleko lehendakaria eta Udal Administrazioaren buru zen batetik eta, bestetik, Esta tuaren ordezkaria udalerrian. Horrela, hala alkateak, nola beraren menpeko udal antolaketak, Estatuko Administrazioaren agente antzo jarduten zuten be raien udalerrian. 1978ko Konstituzioak, berriz, autonomi erkidegoak sortu eta udal autono miaren printzipioa aldarrikatu du, eta horrekin aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu Estatuko Administrazio periferikora. Hortaz, batetik indartu egin da erregio maila Konstituzioak 154. artiku luan sortu duen erakundearekin: Gobernuaren eskuordea autonomi erkidegoe tan. Horrek Estatuko Administrazioa zuzentzen du autonomi erkidegoetan eta, bidezkoa denean, koordinatu egiten ditu Estatuko eta autonomi erkidego ko Administrazioak. Bestetik, zenbait eskuordetza —ministerioetakoak nahiz Estatuko beste erakundeetakoak— autonomi erkidegoetara eskualdatu dira, osoosorik edo zatika. Autonomi erkidegoetan, beraz, Autonomi Administra zio periferikoa sortu da Estatuarenarekin batera, eta Administrazio hori go bernadore zibilek eta probintzia eskuordetzek osatzen dute (zehatzago esate ko, autonomi erkidegoei eskualdaketak egin ondoren geratu diren probintzia eskuordetzek). Amaitzeko, esan behar da udal autonomiaren printzipioa modu hertsi eta erradikalean ulertuz gero, printzipio hori ez datorrela bat alkateak udalerrian zuen izaerarekin, hots, Estatuko ordezkariaren izaerarekin. Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko oraintsuko Legeak, ostera, ez du jaso inolako adierazpenik horren inguruan.
9. GOBERNUAK ETA GOBERNADORE ZIBILAK Gobernadore zibilaren definizioa beraren Estatutuaren (abenduaren 22ko 3.117/1980 Errege Dekretuaren bidez onetsiaren) 1. artikuluak azaldu du: go bernadore zibila nazioko Gobernuaren ordezkari iraunkorra da probintzian eta, Estatuko Administrazio zibilaren agintari gorena izanik, Administrazio horretako zerbitzu periferiko guztiak zuzentzen ditu, hau da, zerbitzu horieta ko zuzendari nagusia da. Gobernadore zibila izendatzeko, barne ministroak egindako proposamena kontutan hartu eta Gobernuak Errege Dekretua eman behar du.