Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 93

ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

93

Eginkizun horiek guztiak betetzeko, idazkaritzak beharrezkotzat jotzen dituen txosten, datu eta agiriak eskatu ahal izango dizkie, lehenik, zuzendari­ tza nagusiei; hurrenik, saileko gainerako erakundeei; eta, azkenik, euren zer­ bitzu deszentralizatuei.

8. ESTATUKO ADMINISTRAZIO PERIFERIKOA Ekintza politiko eta administratiboa nazioko lurralde osora hel dadin, Es­ tatuak beharrezkoak ditu beste zenbait organo, hain zuzen ere, lurralde zati batean eskumena dutenak eta, hierarkiaz, erdiko organoen menpe daudenak. Horretarako, nazio lurraldea zatitu egin da eremu desberdineko mugabarrue­ tan; mugabarru horiek euren hiriburuak dituzte, eta Estatuko organo periferi­ koek bertan jarri dute euren egoitza. Dudarik gabe, lurralde zatiketarik garrantzitsuenak probintziak dira. Hori gorabehera, ministerioek eta erdiko edo Estatuko erakundeek ez dute beti zati­ keta hori onartu eta, ondorioz, probintzia baino zatiketa handiagoak edota txi­ kiagoak aztertuko ditugu probintziarekin batera. Probintzia zatiketaren jatorri modernoak Cádizko Konstituzioan aurki­ tzen ditugu. Konstituzio horren 11. artikuluaren arabera, «lurraldearen zati­ keta egokiagoa» egin behar zen. Baina zinezko zatiketa Javier de Burgosen eskutik etorriko da, 1833ko azaroaren 30eko Errege Dekretuaren bidez. De­ kretu horrek 49 probintziatan banatu zuen Espainia eta probintzi horiek euren hiriburuen izena hartu zuten, Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiak izan ezik. Zatiketa hori 1927ko irailaren 27ko Errege Dekretuak osatu zuen, Ka­ naria uharteetan bi probintzia sortuz (Tenerife eta Kanaria Handia). Gero, probintzia oinarritzat hartuta —eta probintziaren eskumen eremua­ rekin—, Estatuko organo periferikorik garrantzitsuenak ezarri ziren: Gober­ nadore zibila, ministerioetako eskuordetzak eta, batzuetan, ministerio horieta­ ko zuzendaritza nagusien nahiz autonomiadun erakundeen eskuordetzak ere bai (askotan ministerio bakoitzak eskuordetza bat baino gehiago zuen). Ho­ rren harira, probintzia mugapena administrazio sektore batzuetarako askieza zela ulertu zen, eta mugapen horrek goragoko Administrazioren bat behar zuela —erregio mailako Administrazioa hain zuzen—. Horretara, Adminis­ trazio periferikoaren beste maila bat sortu zen, probintzia baino eremu han­ diagokoa. Horren adibide dira meatzeen burutzak (erregio eremua dute), Jus­ tizia Administrazioko lurralde entzutegiak edo Administrazio militarreko ka­ pitaintza nagusiak. Bestalde, probintziak baino beheragoko eskumen ere­ mua zuten Estatu organoak ezarri ziren (esaterako, epai barrutiak, lehen auzi­ aldiko nahiz instrukzioko epaitegien eta jabetza erregistroen lurralde eremuak alegia); horrez gain, uharte eremuko organoak ere sortu ziren (uharte txikie­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.