Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 91

ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

91

na izendatzerakoan, idazkari nagusi izena eman die, eginkizunen araberako deitura gehituz (hau da, Ogasun idazkari nagusia, Itsas arrantzakoa, Turismo­ koa). Idazkari nagusiek idazkariordeen kategoria dute eta euren eginkizunak, legeak aipatu ez baditu ere, idazkariordeen eginkizunen antzekoak dira; ho­ rrez gain, euren eginkizun eremuko zuzendaritza nagusiak koordinatu behar dituzte. Taxu berean, idazkari nagusi horiek Estatuko idazkaritza baten ere­ murako izendatzen direnez, idazkaritza horietako nolabaiteko idazkariordeak izango dira. Lehen aipaturiko bigarren aginduaren ondorioz, 1987. urtean Idazkarior­ deen Batzorde Nagusia sortu zen. Batzorde horretan, ministerio sail guztieta­ ko idazkariordeek hartzen dute parte, eta bertako buru Gobernuko lehendaka­ riordea da. Batzorde horren eginkizuna «Ministroen Kontseiluak eztabaidatu beharreko arazoak aztertu eta prestatzea» da (Estatuko Administrazio Nagu­ siaren Antolaketari buruzko Legearen 5. art.). Eginkizun hori aurrera erama­ teko, batzorde horiek Ministroen Kontseiluaren batzarraldia baino egun bat edo bi lehenago egiten dituzte euren bilerak. Horrez gain, batzorde horiek ge­ ro eta garrantzitsuagoak dira ondokoagatik: euren erabakiek balio formalik ez badute ere, Ministroen Kontseiluak onetsi egiten ditu —jorratu barik— Ba­ tzordeak aho batez erabakitako arazoak. Horren ondorioz, oro har, idazkarior­ deren batek Kontseiluan aztertzeko eskatzen dituen arazoak bakarrik azter­ tzen ditu Ministroen Kontseiluak; horretara, arazo garrantzitsuenak bakarrik eztabaidatu eta ebazten dira bertan.

7. ZUZENDARITZA NAGUSIAK ETA IDAZKARITZA NAGUSI TEKNIKOAK Zuzendaritza Nagusia oinarrizko unitatea da ministerio sailen zatiketan, eta bertan sartzen dira ministerioko zuzendariordetza nagusi, zerbitzu, sekzio nahiz negoziatuak. Zuzendaritza horien kopurua aldakorra da eta, ondorenez, ez da berdina sail guztietan. Bestalde, titularrak politikariak direnez, Minis­ troen Kontseiluak zuhurtziara izendatu eta kargutik kentzen ditu; horretara­ ko, kontseilu horrek Errege Dekretua eman behar du ministro eskudunaren proposamena kontutan izan eta gero. Zuzendari nagusien eskurantzei dagokienez, Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legearen 16. artikuluak zerrendatu ditu esku­ rantza horiek: 1. Zerbitzuak zuzendu nahiz kudeatzea, eta saileko arazoak konpondu eu­ ren eskumenekoak badira. 2. Euren ardurapeko bulegoak fiskalizatu eta jagotea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.