ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
89
dezkotu nahian: zenbait ministerio ukitzen dituzten arazoen azterketa eta ez tabaidak erraztea. Lege horrek lau batzorde sortu zituen: ekonomia arazoak, garraio eta ko munikabideak, kultura ekintza eta osasuna eta, azkenik, gizarte arazoak. Gai nera, aukera eman dio Gobernuari beste batzorde batzuk sortzeko, baldin eta beharrezkoak gertatzen badira horrelakoak. Batzorde horiek ministroek osa tzen dituzte, hurbileko eskumenak izanik, elkarlan estuagoa izan behar duten ministroek alegia. Bestalde, hauexek dira batzorde eskuorde horiek bete behar dituzten egin kizunak: euren barne dauden ministerioen jarduera koordinatzea; zenbait ara zoren gaineko azterketak prestatu eta egitea (euren garrantzia eta nazioko bi zitzan izan dezaketen eragina ikusita, Ministroen Kontseiluaren eskumene koak diren arazoen gainekoak); eta, azken buruan, euren izaera kontutan har tuta, Gobernuaren osoko bilkurara eraman behar ez diren beste zenbait arazo ebaztea. Eskumen ebazle horiek, berriz, gobernukideek ahobatez edota antolamen du juridikoak bereziki emandakoak izango dira. Beste alde batetik, batzorde eskuordeetako idazkaria Gobernuko idazkaria dena izaten da eta, antolaketari dagokionez, idazkari hori Gobernuko Lehen dakaritzaren idazkaritza nagusi teknikoaren barruan kokatzen da. Jardunbideari ekiteko, esango dugu Batzorde Eskuordea kidego organoa denez, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Proze dura Erkideari buruzko Legeak ezarritako arauak aplikatzen direla —Gober nuaren jardunbidea azaltzerakoan aztertu ditugunak—, arau berezirik izan ezean. Erantzukizunaren arloan ere arau horiexek aplikatzen dira. Geroago, abenduaren 29ko 3.234/1981 Errege Dekretuak berriro arautu ditu Gobernuko batzorde eskuordeak. Dekretu horren arabera, batzorde horiek bost dira: Kanpoko Politika, Estatuaren Segurtasuna, Ekonomia arazoak, Au tonomia Politika, eta Hezkuntza, Kultura nahiz Zientzia Politika. Batzorde horiek osatzen dituzten ministroak dekretuak berak zerrendatzen ditu, eta le hendakaritza Gobernuko lehendakariari ematen dio; edozein kasutan ere, ho rrek lehendakariordeei eskuordetu ahal izango die lehendakaritza. Egia esan, azken urteotako esperientziak erakutsi duenez, batzorde esku orde horien jardunbidea nahikoa irregularra izan da —Ekonomia arazoetara ko Batzorde Eskuordea salbu—, eta ez dituzte inondik inora bete euren sorre rak piztutako itxaropenak.
6. IDAZKARIORDEAK ETA IDAZKARI NAGUSIAK