88
RAMÓN PARADA
izendapen dekretuan zehazturikoak. Horrez gain, ez dute beti edukiko Minis troen Kontseiluan izateko aukerarik. Horren ildotik, Espainiako Administrazioan uztailaren 4ko 1.558/1977 Errege DekretuLegeak jaso du Estatuko idazkariaren erakundea, eta «minis troaren eta idazkariordearen arteko» organotzat hartu du. Ministroak bezala, Estatuko idazkariak Ministroen Kontseiluaren nahiz Batzorde Eskuordeen bi leretara joan daitezke (haien aldera, Estatuko idazkariak hizpidez baina hau tespiderik gabe joaten dira). Bilera horietan, idazkariek betetzen duten helbu rua eskatzen zaien informazioa ematea baino ez da. Horrez gain, berez minis troen eginkizunak direnak ematen zaizkie: 1. Saileko zerbitzu guztien gaineko ekimena, zuzendaritza eta ikuskapena gauzatzea; halaber, berari loturiko autonomiadun erakundeen gaineko ikuska pen gorena eta dagozkion beste zenbait eginkizun betetzea. 2. Menpeko agintariak izendatu edota kargutik kentzea, baldin eta ahal men hori ez badagokio Ministroen Kontseiluari. 3. Funtzionarioak izendatzea, kargutik kendu nahiz kargura igotzea. 4. Bidezko sariak eman edota proposatzea, eta diziplina ahalgoa erabil tzea funtzionarioekin. 5. Administrazio errekurtsoak ebazteko azken auzialdia izatea. 6. Dela zerbitzuen berezko gastuak, dela beharrezkoak diren ordainketak agintzea. 7. Euren eskumeneko gaiei buruzko kontratu guztiak sinatzea Estatuaren izenean. Edozein modutara ere, Estatuko idazkariaren erakundea nola erabili den ikusita, esan dezakegu beste maila politiko bat sortu dela administrazio hie rarkian. Horrekin helburu bi lortu dira: batetik, ilusio bat gauzatu da, hain zu zen ere, ministerio, gobernukide nahiz euren tresneria osoaren kopurua izoztu egitearen ilusioa (horrela izanda ere, kostuei dagokienez ez dago desberdinta sun handirik Estatuko idazkaritzak ere bere laguntza organoak behar dituela ko); bestetik, Estatuko idazkariak eskumen arlo homogenoak bateratzea ahal bideratu da eskumen anitzeko sailen barruan (turismo sailean, esate baterako). Horietan, beharbeharrezkoa zen ministerio maila lortzea, edota bestela, zu zendaritza nagusiaren gaineko zuzendaritza erakunderen bat eratzea.
5. GOBERNUKO BATZORDE ESKUORDEAK Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko 1957ko Legea ren zioen azalpenak honako arrazoia azaldu zuen batzorde horien sorrera bi