Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 87

ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

87

2. Sailari eratxikitako arazoei buruzko lege proiektu edo dekretuak pres­ tatu eta Gobernuari aurkeztea. 3. Araudiak emateko ahalgoa erabiltzea, sailari dagozkion gaiei buruz. 4. Sailari loturiko agintariak izendatu eta kargutik kentzea. 5. Saileko funtzionarioak izendatu nahiz kargutik kentzea, eta ministroa­ ren zuhurtziarako ahalmena denean, funtzionario horiek karguan igo eta be­ raien destinoa finkatzea. 6. Bidezko sariak eman edota proposatu, eta diziplina zein zuzentze ahal­ goak indarreko xedapenen arabera egikaritzea. 7. Zenbait errekurtso ebazteko azken auzialdia izatea administrazio bide­ an, hain zuzen ere, saileko erakunde eta agintarien ebazpenen aurkako erre­ kurtsoak ebazteko. Horretarako, beharrezkoa izango da, lehenik, beheko agin­ tariren batek ebazteko eskumenik ez izatea eta, hurrenik, Ministroen Kontsei­ luan nahiz Gobernuko lehendakaritzan errekurtsoa jartzea ahalbideratzen du­ en lege berezirik ez egotea. 8. Sailaren menpeko administrazio agintarien artean sor daitezkeen ga­ tazkak ebaztea eta, edu berean, gainerako ministerioekin dituzten eskurantza gatazkak azaltzea. 9. Saileko aurrekontuari buruzko aurreproiektua egitea. 10. Ministerioko zerbitzuen berezko gastuak agintzea, baldin eta ez ba­ daude Ministroen Kontseiluaren eskumenari erreserbatuta (gastu horiek bai­ mendutako kredituen zenbatekoa gainditu gabe erabili behar dira); edota Oga­ sun Ministerioari eskatzea bidezko ordainketak egiteko. 11. Saileko gaiei loturiko kontratuak sinatzea Estatuaren izenean. 12. Indarreko xedapenek eratxikitako beste zenbait ahalmen erabiltzea.

4. ESTATUKO IDAZKARITZAK Estatuko idazkaritzak orain dela gutxi sartu dira Espainiako sisteman. Esan behar da, organo horiek ez dutela zerikusirik Antzinako Erregimenean eta Cádizko Konstituzioan izen berdina zuten organoekin, azken horiek bene­ tako ministroak baitziren. Gaur egungoak, ostera, Frantziako Administrazio­ an izen berdinarekin jarduten zuten organoen kopia huts dira. Hortaz, deskri­ batu egin beharko dugu Frantziako organo hori. Frantzian, Estatuko idazkariak ministro mota bat dira, behereneko mota alegia. Horren harira, hiru ministro mota dira Frantzian: Estatuko ministroak, ministroak, eta Estatuko idazkariak. Azken horiek, gainerako ministroak be­ zala, administrazio arlo antolatu bateko gorengo organoak dira, baina minis­ troak baino beheragoko lerruna dute eta beraien menpe daude. Ez dute berez­ ko ahalmenik, ezpada euren gain dauden ministroek eskuordeturikoak, edota


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu