ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
85
bestetik, errege buru duten bilerak. Dena den, desberdintasun horrek ez dauka ondorio garrantzitsurik, eraentza juridiko bera baitute biek. Hortaz, bilera ho rietan errege izan arren, berak ez dauka inolako erantzukizunik Kontsei luan hartutako erabakien ondorioz, hau da, ez du malgutzen gainerako gober nukideen erantzukizuna. Bestalde, errege bertan izateak ez die indar juridiko handiagorik ematen Kontseiluaren erabakiei.
3. MINISTERIO SAILAK ETA MINISTROAK Estatuko Administrazio nagusia ministeriotan antolatzen da, Gobernua ren agintaritzapean. Horiek ekintza politikoaren zein administrazio kudeake taren arlo nagusietan espezializaturiko unitateak dira, zuzendaritza nagusiek osaturiko unitateak, hain zuzen; zuzendaritza horiek sektorekako administra zio kudeaketan espezializaturiko organoak dira. Hortaz, gaur egungo ministerioen aurrekariak Antzinako Erregimeneko bulego idazkaritzak dira. Idazkaritza horiek ez zuten administrazio arazoen gaineko kudeaketa arruntaren ardura; haatik, kudeaketa hori kidego organoek egiten zuten, eta horietan bi sistema konbinatzen ziren arazoak banatzeko: lurralde banaketa (Gaztela, Aragoi, Indiak eta abarretako kontseiluak), eta eginkizunen araberako banaketa (Ogasun kontseilua, Gerra eta Marinaren Kontseilu Gorena etab.). Alabaina, esan ohi da Napoleon dela gaur egungo sail egitura eta minis terio espezializazioaren sortzailea. Beraren oinarrizko ideia hauxe izan zen: ministroen zeregina —ministroak beraren agintaritzapean jarduten zuten goi mailako funtzionariotzat hartzen zituen— ez zen bakarrik zerbitzuak ikuskatu edota kontrolatzea; horrez gain, eta unitate militarrekin gertatzen zen bezala, zerbitzuon zuzendaritza eta egiazko agintearen erantzukizuna zuten minis troek. Ondorenez, sakonean ezagutu behar zituzten euren ardurapeko zerbi tzuak, eta hori zaila gertatzen zen eskumen arlo handiak eratxikiz gero. Hari berari segiz, Espainian, aldi berean gertatzen dira kidego Adminis trazioaren beherakada eta sail sistemaren eratzea. Horrela, Baionako Konsti tuzioak —Napoleonen eragin zuzena jasoz— bederatzi ministerio zerrendatu zituen (Justizia, Gerra, Marina, Elizaren negozioak, Barne Saila, Atzerritar negozioak, Ogasuna, Indiak eta Polizia Orokorra); aitzitik, Cádizko Konsti tuzioak ministerioak zazpira murriztu eta ez zituen erabili adierazmolde fran tsestu horiek, bulego idazkari adierazmolde ohikoa baino (Estatu Bulegoa, Pe nintsularen Gobernazioarena, Itsasoz bestaldeko Gobernazioarena, Grazia eta Justizia Bulegoa, Ogasunarena, Gerra eta Marina Bulegoa). XIX. mendean zehar, berriz, ezariezarian finkatu egin da sail egitura, kontseiluen Administrazioa guztiz ordeztu arte. Berebat, handitu egin da mi