Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 84

84

RAMÓN PARADA

dakariordeek bigarren lehendakari gisa jarduten dutela —bere alter egoa be­ zala—, edota zenbait arlo politiko nahiz ekonomiko koordinatzen dituzten su­ perministroen gisa. D) Gobernuaren jardunbidea eta gobernukideen erantzukizuna nahiz bateraezintasunak Lehendakariak eta gainerako gobernukideek izan dezaketen zigor eran­ tzukizuna Auzitegi Goreneko Zigor Auzietarako Salan azaltzen da, Konsti­ tuzioaren 102. artikuluak dioen bezala. Akusazioak traizioa badu oinarri, edo­ ta eginkizunak gauzatzean Estatuko segurtasunaren kontra egindako delitua, kongresukideen laurdenaren ekimenez bakarrik egin daiteke akusazio hori, eta egin ere, Kongresuko erabateko gehiengoak onartu badu akusazioa. Hala­ ko kasuetan, ezin daiteke aplikatu erregeren grazia onurabiderik. Gobernukideen bateraezintasunaz bezainbatean, 98.3. artikuluak hau dio: gobernukideek parlamentu agintealdiari dagozkion eginkizun ordezkatzaileak edota euren karguen ondoriozko funtzio publikoak bakarrik gauza ditzakete, baina ez bestelako lanbide edo merkataritzako jarduerarik. Jardunbideari gagozkiola, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen lehenengo xedapen ge­ higarriak ezarri zuen Gobernuari (Estatu, autonomi erkidego nahiz toki era­ kundeetakoari) ez zitzaiola aplikatu behar kidego organoen inguruko araurik (hori agintzean, nonbait, legegileak Gobernuari buruzko lege berezia onetsiko zela uste zuen, baina ez da horrelakorik gertatu). Edozelan ere, horrela sor zi­ tekeen lege hutsuneari aurre egiteko, derrigorrez aplikatu behar zitzaien lege orokorra —Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa— ondoko aldeei: eguneko aztergaien zerrenda, joate quorum, eta erabakien baliozkotasunari. Horren harira, autore batzuek baieztatu dute Ministroen Kontseiluan ez dela egiten botazio formalik, eta organo­buruak eztabaidaren arabera erabakitzen duela. Guztiarekin ere, adie­ razi behar da botazio formalak beharrezkoak direla, botoa behar bezala arra­ zoitu ez duten kideek hartutako erabakien baliozkotasuna edota kide horien erantzukizuna erabaki behar denean. Horrelako kasuetan, kontutan izan behar da, erantzukizun politiko solidarioari eta eztabaidak sekretuak izateari buruz­ ko arau bereziek ezarritakoa (EKren 108. art.). Ondorenez, aktan, azken emai­ tzaren kontrako boto nahiz erabakiak bakarrik agertarazi behar dira; gero, organo­buruak nahi izanez gero, kide horiek euren karguetatik ken ditzake. Kontutan hartzen badugu erregek Ministroen Kontseiluaren bileretara joateko aukera duela (Konstituzioaren 62. artikuluaren arabera Estatu arazoez informatua izateko eskubidea du erregek, baita Ministroen Kontseiluko buru izateko eskubidea ere, hala eskatzen badio Gobernuko lehendakariak), desber­ dindu egin behar dira, batetik, Ministroen Kontseiluaren bilera arruntak eta,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.