ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
83
katzen denean edota, azkenik, Parlamentuaren konfiantza galtzen duenean. Konfiantza hori ondoko kasu bietan galtzen da: a) Lehendakariak berak azaltzen duenean konfiantza galdekizuna Diputa tuen Kongresuan —bere egitarauari edota politika orokorraren inguruko adierazpenen bati buruz—. Diputatuen gehiengo soilak horren aldeko botoa ema nez gero, lehendakariak konfiantza lortu duela ulertzen da, eta gehiengo hori lortzen ez bada, ostera, konfiantza galdekizunak porrot egin duela. Azken ka su horretan, Gobernuko lehendakariak bere karguzketa azaldu behar dio erre geri (Espainiako Konstituzioaren 112 eta 114.1. art.ak). b) Konstituzioaren 113. artikuluak jasotako zentsura mozioak aurrera egi ten duenean. Mozio hori gutxienez diputatuen hamarrenak proposatu beharko du eta, mozio eraikitzailea denez, proposamen horretan Gobernuko lehenda karigaia ere aurkeztu beharko da. Behin eztabaida egin ondoren zentsura mo zioak eta mozio horretan proposaturiko hautagaiak Ganbararen erabateko ge hiengoa lortzen badute, zentsuratu den lehendakariak bere kargua utziko du, eta berehala inbestituko da mozioak proposaturiko hautagaia. Lehendakariaren eginkizunei gagozkiela, Konstituzioaren 97. artikuluak laburtu egin ditu: «lehendakariak Gobernuaren jarduera zuzendu eta gaine rako gobernukideen eginkizunak koordinatu egiten ditu; hala ere, horiek es kumen nahiz erantzukizun zuzena dute kudeaketan». Estatuko Administra zio Nagusiaren Antolaketari buruzko 1983ko Legearen 2. artikuluak testu ho ri osatu egin du, lehendakariari eginkizun hauek emanda: Gobernua ordez katu, beraren jarduera zuzendu eta gobernukideak koordinatzea, Ministroen Kontseiluaren bileretako deialdiak egin eta bilera horiek zuzentzea —erregek ere egin dezake hori zenbait kasutan—, erregeren egintzak berronetsi nahiz errefrendatzea eta, azkenik, Gorte Nagusiek onetsitako legeak erregeri aur keztea horrek sendets ditzan. Halaber, Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko 1957ko Legearen 13. artikuluak lehendakariaren eginki zunak xehetasunez jaso ditu.
C) Lehendakariordeak Konstituzioaren 98. artikuluak garbi utzi du nahibadakoa dela lehendaka riordea (edota lehendakariordeak) izendatzea. Estatuko Administrazio Nagu siaren Antolaketari buruzko 1983ko abuztuaren 16ko 10. Legeak, berriz, ze haztu egin du lehendakariordearen eginkizuna: lehendakaria hil, atzerrian izan edota gaixorik izanez gero, beraren tokia hartzea (3. art.). Hala eta guz tiz ere, erakunde hori nola erabili den ikusita, esan dezakegu sarritan lehen