82
RAMÓN PARADA
riak kargua utzi zein Parlamentuaren konfiantza galduz gero, Gobernuak bere ekitaldia utzi egin beharko du, baina jardunean iraungo du. Gobernuaren eskumenak, atzenean, Konstituzioaren 97. artikuluak la burtu ditu: «Gobernuak barne eta kanpoko politika zuzentzen du, baita Admi nistrazio zibil eta militarra eta Estatuaren defentsa ere. Horrez gain, eginki zun betearazlea eta araudiak emateko ahalgoa gauzatuko ditu, Konstituzio eta legeen arabera gauzatu ere». Hala ere, Gobernuaren eratxikipenak xehe tasunez jakin nahi izanez gero, kontutan hartu behar dira eskumen hau edo bestea ematen dioten hamaika xedapen. Zerrenda hori egitea oso zaila da eta, hori dela bide, Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Le gearen 10. artikuluak eskumen garrantzitsuenen laburpena jaso du. Horien ar tean hauexek nabarmendu ditzakegu: legeen araudi betearazleak onestea; lege proiektuak eta Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko aurreproiektuak ones tea, Gorte Nagusietara bidaltzeko; eta, orokorrean, Herri Administrazioko goi karguak izendatu edota kargutik kentzea.
B) Lehendakaria Lehendakaria aztertzerakoan bi ikuspuntu erabil ditzakegu: administrazio ikuspuntua eta ikuspuntu politikoa. Administrazio ikuspuntutik hasita, lehen dakaria kidego organo baten burua da. Horrenbestez, modu formalean, primus inter pares da, eta bere botoa gainerako kideen botoaren modukoa izango da, baina salbuespen bat egin beharda: hainbanako kasuetan, boto erabakigarri bi hurtuko da berarena. Guztiarekin ere, ikuspegi horrek ez du erakusten egoera ren errealitate politikoa: ministroak izendatu eta kargutik kentzeko ahalmena lehendakariak duenez, horiek ez dituzte euren erabakiak lehendakariaren bo rondatearen gainetik jarriko. Hortaz, esan daiteke lehendakariaren eskuetan dagoela Gobernuaren botere osoa. Lehendakaria izendatzeko bideari dagokionez, erregek proposatzen du hautagaia, Parlamentuan ordezkaturik dauden talde politikoei kontsulta egin ondoren. Ondoren, eratu nahi duen gobernuaren egitarau politikoa azaldu be har du hautagaiak Diputatuen Kongresuan, eta Ganbararen konfiantza eskatu behar du. Bukatzeko, eztabaida egin eta gero, hautagaiak konfiantza hori lor tu duela ulertzen da, baldin eta lehenengo botazioan Ganbarako kideen eraba teko gehiengoa lortzen badu. Bestela, berrogeita zortzi ordu igarotakoan biga rren botazioa egingo da, eta horretan nahikoa da gehiengo soila (Konstituzio aren 99. art.). Beste alde batetik, lehendakariak honako kasuetan utziko du bere kargua: hiltzen denean, kargua berak uzten duenean, Parlamentuaren agintealdia bu