ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
81
organoak eta kontsulta organoak (idazkaritza nagusi teknikoak, Estatu Kon tseilua). Esanak esan, kapitulu honetan ez ditugu azalduko Administrazio ins tituzional edo espezializatua osatzen duten Estatu organo pertsonifikatuak; or gano horiek, aldiz, autonomi erkidegoek nahiz toki erakundeek sor ditzaketen izaera bereko organoekin batera aztertuko dira.
2. GOBERNUA ETA LEHENDAKARIA A) Ministroen Kontseilua Gobernua edo Ministroen Kontseilua —bietara ezagutzen da— kidego or ganoa da, eta hauexek osatzen dute: Gobernuko lehendakariak (eta, behar iza nez gero, lehendakariordeak), ministroek eta legeak ezarritako gainerako ki deek (Konstituzioaren 98.1. artikulua). Organo hori Estatuko Administrazioa ren gorengo organoa da eta, aldi berean, botere betearazlearen titularra. Gaur egungo Ministro Kontseiluaren historiari dagokionez, esan dezake gu kontseilu horren sustraiak Felipe V.ak sortutako Kabinete Kontseiluan aur ki ditzakegula (1714ko azaroaren 30eko Errege Dekretua). Organo horretan bulego idazkariak sartzen ziren, oraingo ministroen aurrekariak alegia. Ondo rengo erregeekin, izen desberdinak hartu zituen organo horrek: Carlos III.ak Estatuko Gorengo Batza deitu zuen, eta Carlos IV.ak Estatu Kontseilu (hala ere, Estatu Kontseilu deituriko organo horrek ez zuen zerikusirik Napoleonek gero izen berdinez sortuko zuen organoarekin, ezta gaur egungo Estatu Kon tseiluarekin ere). Azkenean, Fernando VII.ak Ministroen Kontseilu izena eman zion. Orga no hori erregeren kontsulta eta aholku organotzat sortu zen, eta osatu, Estatu nahiz bulegoetako idazkariek osatzen zuten (garai hartan bost idazkaritza zi ren: Estatua, Grazia eta Justizia, Gerra, Marina, eta Ogasuna). Aurrekoak be zala, kontseilu hori kontsulta organoa zen —horrexek bereizten zuen gaur egungo Ministroen Kontseilutik—, eta ahalmen erabakigarria erregeri zego kion. Erakunde hori 1834ko Errege Estatututik aurrera bakarrik sendotu da gaur ezagutzen dugun bezala (estatutu horrek sinonimotzat hartu zituen Mi nistroen Kontseilu eta Gobernu adierazmoldeak). Bestalde, Gobernua eratzeko moduari dagokionez, lehenengo eta behin hautagaiak Parlamentuaren konfiantza lortu behar du, Diputatuen Kongresua ren bidez. Behin izendatua izan eta gero, lehendakariak gainerako gobernuki deak proposatuko dizkio erregeri, eta horrek ministro izendatuko ditu modu formalean. Horretan, erregek ez du izaten ahalmen erabakigarririk, ezta gebe na jartzeko aukerarik ere. Bestalde, lehendakaria hilez gero, edota lehendaka