74
RAMÓN PARADA
horrek eduki didaktiko hutsa du, hau da, zenbait adibide jaso ditu, baina aipatu riko idazatiren bat jarri ez arren, hitzarmena baliozkoa izango da, baldin eta oinarrioinarrizko betekizunak jaso badira —alderdiak, objektua eta sinadura, gutxienez—. Horrenbestez, aipaturiko eduki hori guztia jaso beharra ez da ad solemnitatem betekizuna. Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomi erkide goko aldizkarian argitaratu beharra ere (8.3. art.) ez da oinarrizko betekizuna. Horixe da, behinik behin, artikulu horren 2. zenbakitik ateratzen den ondorioa: «sektorekako mahainguruen inguruko eta elkarlanari buruzko hitzarmenak sinatzen diren unetik, Administrazio partehartzailea horiei lotuta geratzen da, bertan besterik ez bada agintzen, behintzat». Edozein modutara ere, hitzarme nok ezin daitezke aipatu gainontzekoen alde nahiz aurka, harik eta behar bezala argitaratu arte. Azkenik, hitzarmenak sinatu osteko beharrezkotasuna ezartzen duen manuari dagokionez, esan behar da bai Senatuari egin beharreko komuni kazioa eta bai Gorte Nagusien onespena ere —artikulu horrexek ezartzen du onespena—, ez direla ad solemnitatem betekizunak. Gauzak horrela, betebehar hori ez gauzatzeak ez dakar inongo zigorrik, eta beteko zela bermatu nahi izan bazen, nahikoa zen hitzarmen horren eragingarritasuna etetea agintzearekin, edota parlamentuaren onespena lortu ezean, deuseztasuna ezartzearekin. Horre la, Parlamentuak baimenik ez ematearen ondorioa —baimen hori a posteriori egindako onespen gisa egituratu da— gertatze bidezko baliogabetasuna da.
Beste alde batetik, elkarlanerako hitzarmenen edukiari dagokionez, ez da ezarri muga zehatzik. Dena den, kontratu zein negozio guztien muga oroko rrak aplikatzen dira: lehenik eta behin, hitzarmen horiek ezin daitezke ordena publiko orokorraren edo antolamendu juridikoaren aurkakoak izan (Kode Zi bilaren 1255. art.). Hitzarmenei begira, muga hori eskumenei buruzkoa da ba tez ere, eta 8.3. artikuluak aipatu du beren beregi: «sektorekako mahain guruen hitzarmenek eta elkarlanerako hitzarmenek ez dakarte, inola ere, par te hartzen duten Administrazioek euren berezko eskumenei uko egiterik». Ha laber, 7. artikuluak ahalbideratu du hitzarmenen bitartez nortasun juridikoa duten partzuergo erakundeak sortzea. Partzuergoaren estatutuek finkatu behar dituzte beraren helburuak eta eginkizun zein finantza eraentzaren berezitasu nak. Organo ebazleak, ostera, partzuergoan parte hartu duten erakundeetako ordezkariek osatzen dituzte, estatutuetan ezarritako proportzioan. Hitzarmen horiek aplikatzean sor daitezkeen auziak ebazteko eskumenari dagokionez, esan behar da eskumen hori lehenengo eta behin jagotza eta kon troleko organo mistoarena dela. Organo hori hitzarmenak berak sor dezake, eta beraren eginkizuna arazoak konpontzea da, zehatzago esatearren, el karlanerako hitzarmenen inguruan sor daitezkeen interpretazio nahiz betetze arazoak konpontzea (6.3. art.). Guztiarekin ere, tartekaritza hori ezartzeak ezin dezake oztopatu gerogarrenean arazoa Administrazioarekiko auzibide ju