70
RAMÓN PARADA
Espainiako antolamendu juridikoan, sektorekako mahainguruen teknika sartu zen autonomi erkidegoetako eta Estatuko ogasunak koordinatu behar izatearen ondorioz. Horretarako, LOFCAren 3. artikuluak Zerga eta Finantza Politikarako Kontseilua sortu zuen. Bertan, Estatuko zein autonomi erkidegoetako gorengo administrazio ordezkariak bilduko ziren —ministroak eta kontseilariak, hurre nez hurren—. Organo hori kontsulta eta eztabaidarako organo antzo sortu zen, berezko eskumen ebazlerik gabe. Autonomi Bideari buruzko Legeak, bestalde, ministerioetan orokortu egin zi tuen mahainguru horiek; eurotan, Estatuak hartzen zuen parte, helburua hona koa zelarik: «herri botereen jardueraren zentzuzkotasuna eta ezinbesteko koor dinazioa beti ziurtatuta egoteko». Lege horrek agindu zuenez, sektorekako ma hainguruak aldizka bildu behar ziren —urtean bitan, gutxienez— eta, bertan, au tonomi erkidegoetako kontseilariak eta saileko ministroak (edota ministroek) hartu behar zuten parte. Mahainguru horien helburua ikuspuntupuntuak elkarri trukatzea zen, baita sektore bakoitzeko arazoak nahiz arazo horiek konpontzeko neurriak guztien artean aztertzea ere. Bestalde, bilera arrunt horiez gain, aparte ko bilerak ezarri dira berandutu ezin diren gaietarako. Nolanahi den ere, LOAPA proiektua aurkaratu zenean —autonomi erkidegoen autonomia printzipioaren eta Konstituzioan nahiz estatutuetan ezarritako eskumen banaketaren kontrakoa ze la alegatuta—, Konstituzio Auzitegiak hauxe esan zuen 1983ko abuztuaren 5eko epaian: Estatuko legegileak ezin dezake ukitu Konstituzioan ezarritako eskumen banaketaren arabera autonomi erkidegoei dagokien eskumenen egikaritza. Hari berari segiz, mahainguru horiek topaketa organo hutsak izango dira —Legeak eta mahainguruen berezko izaerak horixe agintzen dute—, guztien arazoak az tertu eta ekinbide egokiak eztabaidatzeko topaguneak alegia. Hortaz, ezin izango dituzte ordeztu autonomi erkidegoetako organoak; orobat, euren erabakiek ezin go dituzte deuseztatu autonomi organo horien erabaki ahalmenak. Mahainguru horien beharrezkotasuna ezabatu eta gero —jarraitu zuen Konstituzio Auzite giak—, Autonomi Bideari buruzko Legearen 4. artikuluak saileko ministroari (edota ministroei) eman ahal izango dio mahainguruok deitzeko eta bertako bu rutza izateko ahalmena; eta hori egin dezake onurabide horiek organoaren ti tularrari ez diotelako ematen hierarkiazko goiko organoaren izaerarik. Edozein modutara ere —bazioen epaiak—, bistakoa da Konstituzioaren arabera Estatuak duen nagusitasuna, batasun printzipioaren eta nazio interesaren lehentasunaren ondorioz.
Sektorekako mahainguruei buruzko indarreko arauketa ez da LOAPAkoa bezain ausarta, ez baitu ezarri mahainguru horiek gutxienez urtean bi aldiz