68
RAMÓN PARADA
15. LANKIDETZA Lankidetza printzipioa modu egokienean definitzeko, esan behar da hain bat herri erakunderen arteko borondatezko koordinazioa dela, eta koordinazio horretan, erakundeek berdintasunez eta agintekeriarik gabe jarduten dutela. Printzipio hori orain dela oso gutxi jaio da, eta jaiotze horretan, batik bat, bi faktorek izan dute eragina: lehenik, autonomia printzipioaren orokortzeak eta, hurrenik, deszentralizazio sakonak jarduera publikoan sortzen duen sakaba naketa kanporakoi edo zentrifugoa konpentsatu behar izateak. Edozelan ere, oraindik ez da frogatu lurralde administrazioen arteko lan kidetza ezarri duen araua eragingarria denik, Zuzenbide zibilean betebehar naturalekin gertatzen den antzera, ezin daitekeelako eskatu arau horren bete pena. Guztiarekin ere, lankidetza aurretiazko eraentza juridikorik ezarri gabe lor daiteke, Toki zuzenbidean gertatu den moduan. Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen 57. artikuluak ho nakoa ezarri du horren inguruan: «Toki Administrazioaren eta Estatuko nahiz autonomi erkidegoetako administrazioen arteko lankidetza —ekonomi, tekni ka zein administraziozkoa— borondatez egingo da, bai toki zerbitzuei eta bai administrazio horien interesei dagokienez; lankidetza hori legeek agintzen dutenaren arabera gauzatuko da, beti ere, administrazio horiek sinaturiko partzuergo nahiz hitzarmenen bidez egin ahal izango da». Estatuaren eta autonomi erkidegoen arteko lankidetzari dagokionez, ez da ezarri arau orokorrik, baina Konstituzio Auzitegiak aipatu du elkarlana egin behar dela: «elkarlana ez da bidezkotu behar manu zehatzetan, modu inpli zituan agertzen baita Konstituzioak Estatuarentzat ezarri duen lurralde anto laketaren oinarrian» (1982ko maiatzaren 4ko epaia). Bidezkoketa horiekin bat etorriz —eta aurretik arauketa oso antzekoa izanda, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen 55. artiku luan—, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Proze dura Erkideari buruzko Legeak lankidetza printzipioa aldarrikatu du printzi pio orokor gisa: «lankidetza printzipioak eraenduko ditu herri administra zioen arteko harremanak». Gero, legeak berak garatu du printzipio hori beste arau zehatzago batzuen bidez (4. art.); beraz, herri administrazioek honakoa egin behar dute euren jarduera eta elkarrekiko harremanak gauzatzean: a) Gainerako administrazioek euren eskumenak legebidezkotasunez egi karitu ahal izana errespetatzea. b) Bakoitzak bere eskumenak egikaritzean, ukituko diren interes guztiak neurtzea, batez ere, beste administrazioek kudeatu behar dituztenak. c) Informazioa ematea gainerako administrazioei, horiek euren eskume nak gauzatzeko egin behar duten jarduerari buruz.