Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 67

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

67

zen ere, euren eskumeneko zerbitzu nahiz jarduerak programatu, planifikatu eta antolatzeko ahalmenak. Esan dugunaz aparte, legean beste koordinazio mota bat ere onartzen da (koordinazio organikoa): lege baten bidez, kontsulta nahiz eztabaida izaerako laguntza organoak sortzea. Horrela, autonomi erkidegoetan Lurralde Admi­ nistrazioaren batzordeak sor daitezke, inbertsio eta zerbitzu gaietarako (58. artikulua).

C) Estatu eta autonomi erkidegoen arteko koordinazioa Azaldu dugun arauketa hori oso garbia den arren —beste gauza bat da eragingarria izatea, koordinazio hertsi eta konplexu hori erabiltzen bada behi­ nik behin—, Estatuak autonomi erkidegoen gain duen koordinazio ahalgoa­ ren norainokoa nahasgarri samarra da. Dena dela, Estatuak autonomi erkide­ goen gain duen koordinazio ahalgoa eztabaidaezina da —Konstituzioak ain­ tzatetsi du ahalgo hori, berbarako, Gobernuaren eskuordeak autonomi erki­ degoan dituen eginkizunak aipatzean (154. art.), edota ekonomi plangintza, hezkuntza eta osasun gaietan Estatuak dituen eskumenak azaltzean (149.1. art.)—. Edu berean, Estatuak oinarrizko legeria ematen duenean ere, nolabai­ teko koordinazioa egiten du. Edozein modutara ere, koordinazioaren norainokoari eta bera gauzatzeko tekniken inguruko benetako arazoa autonomi erkidegoek Estatuaren legeria betearazi behar dutenean sortzen da; izan bere, hiritarren oinarrizko berdinta­ suna bermatzeko, legeria horren aplikazio homogenoa lortu behar da. Gauzak horrela, Estatuaren legeria modu homogenoan aplikatzea eta, be­ rebat, autonomi printzipioa bermatzea lortu behar da. Bi helburu edo asmo horiek bateratzeko tekniken alorrean, Konstituzio Auzitegiak 1983ko abuz­ tuaren 5eko epaian baieztatu zuen Autonomi Bideari buruzko Legearen 3. ar­ tikulua Konstituzioaren araberakoa zela. Artikulu horrek autonomi erkidego­ en jarduera betearazlea ikuskatzeko ahalgoa aintzatetsi die Estatuko organoei. Ikuskapen hori egin daiteke bai Gobernuko eskuordearen bidez ere, eta bai ad hoc sortutako organoen bidez, esaterako, hezkuntza arloko Ikuskatzailetza Gorenaren bidez —Konstituzio Auzitegiak 1982ko otsailaren 22ko epaian ai­ patu zuenaren bidez—. Ikuskapen horren ondorioz, eta beraren emaitzak kon­ tutan hartuta, agindeiak egin daitezke, ikuskapen zereginean ikusitako aka­ tsak ongitzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.