Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 66

66

RAMÓN PARADA

B) Estatuak eta autonomi erkidegoek toki erakundeak koordinatzea Hierarkiarik ez dagoenean (Estatuaren, autonomi erkidegoen eta toki era­ kundeen kasuetan gertatzen dena), zailagoa izaten da koordinazioa gauzatzea. Arean bere, Konstituzioak nolabaiteko autonomia aintzatetsi die erakunde horiei eta, autonomia horri esker, organo koordinatzaileak ezin ditu erakun­ deok ezertara behartu. Hortaz, ezin daiteke ezarri koordinazio presuntziorik, eta ez hori bakarrik: Konstituzioak nahiz legeek koordinazioari buruz ezarri­ takoa modu murriztailean interpretatu behar da. Badirudi hori ez dela kon­ ponbide egokia, ez baitu behar bezala bermatzen Estatuak eta lurralde kolek­ tibitate nagusiek behekoen gain duten nagusitasuna, baina, beste alde batetik, urrundu egiten du arrisku bat, hain zuzen ere, koordinazio hertsatzailearen bidez nagusitasun harremanak hierarki harreman bihurtzea. Horretara, Estatuari eta autonomi erkidegoei toki erakundeen gain ema­ ten zaien koordinazio ahalmena ere eginkizunen koordinazioa erabiltzeari bu­ ruzko filosofia murriztaile horren ondorio da; koordinazio hori orain dela gutxi arautu du Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 59. artikuluak, hauxe esanez: 1. Koordinazioa legebidezkotzen duen karia herri administrazioen jardue­ raren zentzuzkotasuna ziurtatzea da; zentzuzkotasun hori honela lortzen da: gainerako administrazioen eskumen egikaritza errespetatuta, norberaren esku­ menak neurriz egikarituta, edota gainerako administrazioek behar duten in­ formazio, lankidetza eta laguntza emanda. 2. Koordinazioa erabili ahal izateko, ondoko inguruabarra gertatu behar da: helburu horiek ezin lortu izana ekonomi, teknika nahiz administrazio lankidetza borondatezkoaren bidez —lankidetza hori gauzatzeko moduak To­ ki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 57. artikuluak aipatu ditu: admi­ nistrazio partzuergo edo hitzarmenak—, edota lankidetza modu horiek dese­ gokiak izatea, herri eginkizunaren ezaugarriak kontutan hartuta. 3. Koordinazioa Estatuaren nahiz autonomi erkidego baten legeren batek ezarri behar du; lege horrek, gainera, xehetasunez zehaztu behar ditu koor­ dinazioaren muga nahiz baldintzak, baita Gorte Nagusiek edota parlamentu eskudunek izango dituzten kontrol moduak ere. 4. Koordinazioa gauzatzeko, interes orokorrak edo erkidegoarenak zehaz­ tu egin behar dira, gai, zerbitzu nahiz eskumen bakoitzaren arabera. Zehazta­ sun hori sektorekako planen bidez lortzen da; plan horiek helburuak finkatu eta gaiaren inguruko ekintza publikoak izan behar dituen lehentasunak ezar­ tzen dituzte. 5. Koordinazioaren ondorea hauxe izaten da: toki erakundeek plan horiek ezarritakoaren arabera egikaritu behar dituzte euren ahalmen batzuk, hain zu­


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.