ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
65
—Gobernuko lehendakaria. Konstituzioak ahalmena ematen dio gainera ko gobernukideak koordinatzeko (98.2. art.). —Gobernuko batzorde eskuordeak. Horien eginkizun nagusia ministerio interesatuen ekintza koordinatzea da helburu bakarra lortzeko, baita jarduteko programa bateratuak idaztea ere (Estatuko Administrazioaren Eraentza Juri dikoari buruzko Legearen 11.3. art.). —Gobernuaren eskuordea autonomi erkidegoetan. Horrek Estatuko Ad ministrazioa zuzentzen du eta, horrez gain, administrazio hori autonomi erki degoko Administrazioarekin koordinatu egiten du beharrezkoa denean (Kons tituzioaren 154. art.). Edu berean, autonomi erkidegoaren probintzietako go bernadore zibilek osatzen duten koordinazio batzordeko buru da. —Gobernadore zibila. Beraren eginkizunak ondokoak dira: batetik, Esta tuko Administrazio zibilak probintzian dituen zerbitzuak zuzendu, bultzatu nahiz koordinatzea eta, bestetik, Administrazioaren sektore horretako organo guztiak koordinatzea, bai zuzenean —Probintziako Gobernu Batzordearen bi dez—, eta bai Toki Administrazioaren jarduerarekin batera ere, beharrezkoa izango balitz (1980ko abenduaren 22ko Dekretuaren 11. art.). Probintziaren barruan, Probintziako Gobernu Batzordea dugu, gobernadore zibila buru dela rik; batzorde horren eginkizunen artean honakoa aipatuko dugu: «probintzia eremuan ministerioek dituzten eskumen nahiz jarduerak koordinatzea»; ba tzorde horren barruan sartzen dira, bestalde, probintziako sailetako zuzenda riak (horren inguruan, bi dekretu aipa ditzakegu: 1977ko urriaren 15eko De kretua eta 1981eko uztailaren 24ko Errege Dekretua). Eginkizun teknikak ere anitz dira. Arruntenetatik hasteko, beheko orga noen titularrek egindako aldizkako bilerak ditugu; bilera horiek koordinazioa egin nahi duen goiko organoak zuzentzen ditu (Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 36. art.). Beste aldean —teknikarik konplexuena— ekono mi plangintza dugu, eta mutur bi horien artean, eskurantza gatazken inguru ko ebazpenak edota jarraibideen komunikazioa ditugu. Teknika horien guz tien helburua bakarra da: erakunde baten barruan, helburu nahiz jarduera bakar batean bateratu eta koordinatzea ahalegin guztiak. Gehien erabiltzen di ren tekniken artean, kidego organoak sortzea dago, koordinatzailea buru dela rik. Administrazio prozedurek ere balio dute koordinaziorako, hain zuzen ere, beste organoek txostenak nahiz entzunaldiak egiten dituztenean. Horren adi bide adierazgarria xedapen orokorrak egiteko prozedura da: Ministroen Kon tseiluak xedapena onetsi baino lehen, ministro guztiak entzuten dira eta denek egiten dute euren txostena (Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 121.1. artikulua).