Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 63

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

63

nistrazioak berariazko ebazpenak eman behar izatea (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea­ ren 89.4. art.). Orain artekoa alde batera utzita, baita Administrazio aholkulari eta kon­ trolatzaileari buruzko kapituluan esango duguna ere, aipatu behar da kontrol jarduerak atzerapen nabaria izan duela, Estatuak toki erakundeei egiten zien kontrol nahiz babesari dagokionez; atzerapen horren arrazoia autonomia prin­ tzipioa da, baita 1978ko Konstituzioak eragindako deszentralizazio sakona ere. Horren ildotik, Toki Eraentzari buruzko 1955eko Legeak Estatuari kon­ trol eta hierarkia gisako ahalgo batzuk eman zizkion toki erakundeen gain, baina autonomi printzipioan oinarrituta, Konstituzio Auzitegiaren 1981eko otsailaren 2ko epaiak konstituzioaurkakotzat jo zituen ahalgo horietatik ge­ hienak. Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Lege berrian, berriz, de­ sagertu egin dira onespen bidezko kontrol hauek: toki ondasunen eraentzari, funtzionarioen kontratazioari eta, batez ere, aurrekontuen onespen eta kudea­ ketari egindakoak. Bestalde, autonomi erkidegoak Estatuko Administrazioaren aurrearretaz­ ko kontroletik aske jaio ziren 1978ko Konstituzioan. Hori dela eta, gaur egun kanpoko kontrolak bakarrik egin daitezke autonomi erkidego nahiz toki era­ kundeen gain, hots, Kontu Auzitegiak, Herri Defendatzaileak zein auzitegiek eginiko kontrolak. Ikus daitekeenez, lehen toki kolektibitate nagusiek zuzene­ an kontrolatzen zuten behekoek gauzaturiko jardueraren legezkotasuna; orain, ordea, kolektibitate horiek arestian aipaturiko organoetan eztabaidatzen dute legezkotasun hori, horretarako errekurtso egokia jarrita.

14. KOORDINAZIOA Administrazio koordinazioaren ezaugarriak azaltzea ez da batere erraza. Koordinazio horren bidez lortu nahi dena hauxe da: helburu bereko jarduerak bateratzea, horrela oztopatu egiten delako ahaleginak bikoiztea eta ekintza al­ denduak edota aurkakoak gertatzea. Batzuen ustez, koordinazioa administrazio antolaketaren printzipioetari­ koa da —Konstituzioak ere horrelaxe jaso du 103. artikuluan—; printzipio hori erakunde desberdinen artean, edota Administrazioaren adar berekoak ez direnen artean bakarrik aplikatzen da administrazio jardueran batasuna lor­ tzeko. Alderantziz, koordinatu beharreko organoak administrazio erakunde nahiz sektore berekoak direnean, hierarkiaz euren gain dagoen organoak ber­ matzen du batasun hori, bere esku dituen zuzendaritza ahalmenen bidez.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu