Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 62

62

RAMÓN PARADA

bestetik, jarduera horri esker izandako lorpenak eta horiek gauzatzeko egin­ dako ahaleginak. Egia esateko, kontrol mota hori ez zaio gehiegi egiten admi­ nistrazio jarduera arruntari, hots, administrazioetako zerbitzu nagusiei edota bereziki herriarentzat diren helburuei. Aitzitik, industria izaera duten jardue­ rei egiten zaie kontrol mota hori, batik bat, enpresa publikoek gauzatzen di­ tuztenei; arean bere, betidanik enpresa pribatuei egin zaizkien auditoretzak, orain enpresa publiko horiei ere egiten zaizkie, eta joera hori gero eta heda­ tuago agertzen zaigu. Tekniken alorrean, bestalde, kontrol mota hauek bereiz daitezke: batetik, aurrearretazkoa nahiz segidako kontrola eta, bestetik, iraunkorra nahiz noi­ zean behingoa. Aurrearretazko kontrolak erabaki proiektu batean azaltzen du bere eragina: proiektu hori behin betiko ebazpen bihurtu baino lehen, az­ tertu egiten du organoren batek —proiektua gauzatu behar duena izan ezik beste edozeinek—. Aurrekontuak betearazteko egindako gastu nahiz ordain­ keta konpromezuei Ogasuneko kontuhartzaileek egiten dieten kontrola, berba­ rako, aurrearretazko kontrola da. Halaber, ondoko kasua ere kontrol horren barruan sar dezakegu: zenbait egintza baliozko izateko, aurretiaz beste organo nahiz erakunderen batek onetsi behar izatea egintzok. —Segidako kontrola, aldiz, a posteriori egindako kontrola da. Kontrol horrek badu abantailarik (ulerbidez, kontrolatutako organoaren jarduera aska­ tasuna errespetatzen du), baina jarduera ez­zuzena gertatzen denean, eragin­ gabea izan daiteke. Horrenbestez, kontrol horren eragin bakarra urratzea egi­ teko asmoa kentzea da: urratzea egin duen organoari erantzukizuna eskatzen bazaio kontrolaren ondorioz, gainerako organoak aurrerantzean saiatuko dira erantzukizuna dakarren jarduera hori ez gauzatzen. Horixe da, hain zuzen, Kontu Auzitegien jarduera zuzentzen duen filosofia. —Kontrol iraunkorrak zerbitzuren bati jarraikako jagotza egitea dakar. Dakigunez, kontrol hori goiko organoak egin behar du, berak baitu bere ardu­ rapeko zerbitzua ondo ibiltzearen ardura. Horixe da ministerioetako zerbitzu ikuskatzailetzak bidezkotzeko filosofia; ikuskatzailetza horiek sortu dira zer­ bitzuen ibilera onaren inguruko hausnarketa etengabea eta kontrola ikuspegi guztietatik egiteko; edozein kasutan ere, beste eginkizun batzuk ere badituzte, besteak beste, ikuskapen jardueraren ondoriozko erantzukizun prozedurak ar­ tikulatzea. —Azkenik, norbanakoen jarduerak eragindako kontrolak ditugu. Kon­ trol horiek administratuen salaketa, kexa nahiz errekurtsoen ondorioz sortzen dira, eta Administrazioa behartu egiten dute nolabaiteko ikerketak egitera, horrela betetzen baita administratuek erantzuna jasotzeko duten eskubidea. Eginbehar horren oinarria honakoa da: errekurtsoak jartzen direnean, Admi­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu