60
RAMÓN PARADA
na egikaritzen ez duenean Gobernuak emandako epean, gatazka negatibo ba ten aurrean gaude. Azkenik, toki erakundeen arteko gatazkak ditugu. Gatazka horiek erki dego bereko organoen artean gertatzen direnean, autonomi erkidegoak ebatzi behar ditu, eta erkidego desberdinetako organoen artekoak direnean, ostera, Estatuko Administrazioak; ebazpen hori emateko, gatazkak ukituriko autono mi erkidegoak entzun behar dira lehenago. Zernahi den ere, horren inguruan emandako ebazpena Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan aurkara dai teke (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 50. art.).
C) Organoen arteko gatazkak Estatuko Administrazioaren zein autonomi erkidegoen barruko organoen arteko gatazkak Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administra zio Prozedura Erkideari buruzko Legeak arautu ditu. Ebatzi, hierarkiaz orga no bien goikoak ebazten ditu gatazka horiek (20.1.2. art.) eta, horretarako, Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeak ezarritako prozedura era biltzen da —puntu horretan, lege horrek indarrean dirau (17.etik 19.erako art.ak)—. Hortaz, gatazka positiboaren kasuan, bera eskuduna dela uste duen organoak inhibitzea eskatu behar dio gaia aztertzen ari den organoari, eta ho rrek jarduerak bertan behera utzi, eta bien goiko organoari bidali behar dio guztia. Goiko organoak hamar egun ditu ebazpena emateko. Gatazka negati boan, ordea, eskugabea dela uste duen organoak zuzenean bidaltzen dizkio jarduerak bere ustez eskuduna den organoari. Horrek bere eskumenari buruz ko erabakia eman behar du zortzi eguneko epean, eta eskugabea dela uste ba du, organo bien goikoari bidali behar dio espedientea beraren txostenarekin batera; horretarako, hiru egun ditu. Goiko organoak, azkenik, hurrengo ha mar egunetan eman behar du ebazpena. Bestalde, Jurisdikzio Gatazkei buruzko 1948ko uztailaren 17ko Legeak eskurantza gatazka deitu zituenak ere —ministerioen artean gertatzen zi renak—, arauketa horrexen arabera ebatzi behar dira. Edonola ere, Konstitu zioa indarrean jarri zenean, Estatuaren buruari kendu egin zitzaizkion admi nistrazio eginkizunak, eta ordutik hona, gatazka horiek Gobernuak ebazten ditu, Estatu Kontseiluaren txostena ikusi eta gero. Lehenago adierazi dugun bezala, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Proze dura Erkideari buruzko Legeak berriro dio eskurantza gatazkak ondoko orga noen artean gertatzen direla: Administrazio berekoak izanda, hierarkiazko menpekotasunik ez duten organoen artean (esate baterako, Defentsa Ministe rioko eta Nekazaritza Ministerioko zuzendaritza nagusien artean); hala ere, lege horrek ez du inongo eraentza juridikorik ezarri gatazka horiek ebazteko.