ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
59
Administrazio berekoak izanda, hierarkiazko menpekotasunik gabeko organo en artean. Gatazka kasu horietatik guztietatik, herri administrazioen artekoak baka rrik jorratuko ditugu hemen xehetasunez —edota horien barruko administra zio organo hutsen artekoak—.
B) Administrazioen arteko gatazkak Gatazka horien lehen adibidea dugu autonomi erkidegoak euren artean —edota Estatuarekin— aurkajartzen direnean; horrelako kasuak, esan bezala, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoan arautu dira (60.etik 72.era arteko artikuluetan). Halako gatazkak erakunde horietako gorengo organo be tearazleek azaldu behar dituzte, hurrengo arazoei buruz: gainerako erakunde ren batek emandako arau, ebazpen nahiz egintza bereziei buruz (gatazka posi tiboa), edota horren inguruko ezegiteei buruz (gatazka negatiboa). Gatazkok azaltzeko oinarria hauxe da: jarduera horiek ez errespetatzea Konstituzioak, autonomi estatutuek edota beste legeren batek ezarritako eskumen banaketa. Prozedurari dagokionez, honelaxe azaldu behar da gatazka positiboa: azaldu baino lehen, agindeia egin behar zaio ustezko erakunde erasotzailearen (eskumena erasotu duenarena) gorengo organo betearazleari, horrek araua indargabetzeko, edota zalantzan jarritako egintza nahiz ebazpena deusezta tzeko. Agindei hori bi hilabetetan egin behar da —araua argitaratu edo egin tza komunikatu zenetik zenbatzen hasita—, eta urraturiko manuak zehaztu egin behar dira; agindeia jaso duenak erantzuten ez badu hurrengo hilabetean, edota ezezko erantzuna ematen badu, agindeia egin duenak Konstituzio Auzi tegian azaldu ahal izango du gatazka. Auzitegi horrek hogei egun izango ditu agindeia jaso duen organoa entzuteko, eta ondoren, ebazpena emango du. Gatazka negatiboa, aldiz, gutxiagotan ematen da. Kasu horretan, hauxe da prozedura: administratuaren eskakizunen bat jaso ondoren, autonomi erki degoak nahiz Estatuak adierazten dute eurak horretan eskugabeak direla, es kumena beste erakunderen batena dela ulertzen dutelako. Orduan, administra tuak erakunde horri azaldu behar dio arazoa, lehenengoari dagokion adminis trazio bidea agortu eta gero; bigarren erakunde horrek ere bera eskugabea de la adierazten badu, administratuak Konstituzio Auzitegira jo ahal izango du, eta horrek ebatzi egin beharko du bi administrazioak entzun ondoren. Gerta daiteke, baita ere, gatazka negatiboa administratuaren eskuhartze rik gabe azaltzea. Ulerbidez, Estatuko Gobernuak autonomi erkidegoren bati eskumenen bat egikaritzeko agindeia egiten dionean —estatutuak edota esku ordetza zein transferentzi lege organikoren batek emandako eskumena—, eta autonomi erkidegoak bera eskugabea dela adierazten duenean, edota eskume