Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 58

58

RAMÓN PARADA

jaso dena—: gatazka Administrazioak bakarrik azal diezaieke auzitegiei eta, horretara, epaileen ekintza berehala geldiaraztea lortzen da. Horrez gain, ba­ zen beste teknika bat Administrazioaren lehentasuna ziurtatzeko: Gobernuari ematea gatazka ebazteko ahalmena, beti ere, Estatu Kontseiluaren txostena jaso eta gero. Jurisdikzio Gatazkei buruzko 1948ko uztailaren 17ko Legeak ere lehenta­ sun horrexeri ekin zion, hau da, gatazka ebazterakoan Administrazioak zuen lehentasunari; hala eta guztiz ere, arindu egin zen zertxobait Administra­ zioaren nagusikeria hori, hain zuzen ere, lege horren ostean, auzitegiek ere aurpegiratu ahal izan ziotelako gatazka Administrazioari. Gainera, ministe­ rioen arteko gatazkak —eskurantza gatazka deiturikoak— ebazteko prozedu­ ra sortu zen. Azkenean, Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeak osatu zuen sistema hori, ministerio bateko organoen arteko gatazkak arautuz. Ildo bertsutik, 1978ko Konstituzioak zabaldu egin ditu —eta modu naba­ rian zabaldu ere— gatazkak formalizatzeko aukerak. Alde batetik, botere le­ gegilea sartzen da borrokan eta, horrenbestez, hortik aurrera botereen arteko gatazka ez da Administrazioaren eta epaileen artean bakarrik emango, konsti­ tuzio organo guztien artean baizik (Gobernua, Kongresua, Senatua nahiz Epai Boterearen Kontseilu Nagusia). Bestetik, autonomi erkidegoak sortu direnez, euren artean eta Estatuarekin dituzten gatazkak ere arautu egin dira. Gatazka horietan guztietan, Konstituzio Auzitegia da tartekari, eta horren inguruko arauketa Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoak jaso du (60.etik 72.era eta 73.etik 75.era arteko artikuluak). Bestalde, arautegi horiez gain, oraindik orain indarrean dago Administra­ zioen eta epaileen arteko eskumen arazoak jorratzen dituen ohiko arauketa. Arauketa horretan, aldatu egin da gatazkok ebazteko modua, eta oraingoan epaileen onerako: dagoeneko, Estatu Kontseiluak ez ditu espedienteari buruz­ ko txostenak egiten, eta ebatzi ere, arazoak ez ditu Estatuaren buruak ebazten Gobernuaren proposamena entzun eta gero, kidego organo batek baizik. Or­ gano horretako kideak hauexek dira: Auzitegi Goreneko burua —hemen ere buru antzo jardun eta kalitatezko botoa izaten du—, auzitegi horretako hiru magistratu eta Estatuko hiru kontseilari iraunkor (Epai Botereari buruzko 1985eko Lege Organikoaren 38. art.). Dena dela, gerta daitezkeen gatazkak ez dira horiek bakarrik: aurrekoez gain, udalerri, probintzia nahiz gainerako toki erakundeek eskumen arazoak azal diezazkiekete Estatuari nahiz autonomi erkidegoei, baita alderantziz ere [Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 22.2.h); 33.2.i) eta 50. art.ak]. Azkenik, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak Administrazio bereko organoen arteko eskumen erabakiak nahiz gatazkak arautu ditu, eta bereiztu egin ditu eratxi­ kipen gatazka deiturikoetatik. Azken horiek hurrengoen artean gertatzen dira:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu