56
RAMÓN PARADA
ganoen arteko eskuordetza modu juridikoan arautzea. Era berean, azpimarra tu egin behar da legeak debekatu egin duela kudeaketaaginduaren eraentza juridikoa Administrazio zuzenbideari maula egiteko aplikatzea. Horrela, ezin daiteke eraentza hori aplikatu kudeaketaaginduaren jarduerek Zuzenbide pri batuari loturiko pertsona fisiko nahiz juridikoak ukitzen dituztenean; horrela koetan, Estatuaren kontratuei buruzko legeriari egokitu beharra dago —ahal den neurrian—, eta indarreko legeriaren arabera, kudeaketa jarduerak Admi nistrazio zuzenbideari lotu behar zaizkionean, jarduerok ezin izango zaizkie agindu pertsona nahiz erakunde pribatuei (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 15. art.).
C) Galdekapen edo abokazioa Galdekapenaren bidez, goiko organoak beheko organoaren eskumena har tzen du erakundearen hierarkiazko egituraren barruan. Horixe zen Adminis trazio Prozedurari buruzko Legearen 4. artikulutik ateratzen zen kontzeptua; artikulu horrek eskumenen eskuordetza eta galdekapena aipatu zituen eta, on dorioz, teknika desberdin eta kontrakotzat hartu zituen biak. Dena den, kon tzeptu hori alde batera utzita, Lurzoruari buruzko Legeak beste bat jaso zuen; horren arabera, galdekapenak ez dakar goiko organoak behekoaren eskume nak eskuratu ahal izaterik, baizik eta goikoak zenbait gai ebazteko ahalmena izatea, behekoaren eskumenetik kendutako gaiak, hain zuzen ere (Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen 196. artikulua: «goiko edozein organok beheko or ganoen eskumeneko gaiak beraren eskumenekoak izatea eskatu ezezik, behe koen jarduera berrikusi ere egin dezake»). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ere, azken buruan, galdekapenaren kontzeptu hori jaso du, hau da, gaiz gai, alez ale, eskumena eskuratzea: «beheko administra zio organoek berez nahiz eskuordetzaz ebatzi behar dituzten gaiak goikoek eurentzat galdeka ditzakete, baldin eta hori bidezkotzen duten inguruabar tekniko, ekonomiko nahiz jurikikoak badaude, edota gizarte nahiz lurralde in guruabarrak badaude» (14. art.). Bistan denez, bide horretatik, politikariei sekulako mesedea egin zaie fun tzionarioen kaltetan, haien ahalmenak modu nabarian indartu baitira; izan ere, gairen baten galdekapena erabakitzea ahalbideratzen duen klausula es kuordetza ahalbideratzen duena bezain zabala da, eta horrek errazten du politikarien indartze hori. Alabaina, galdekapena hala ulertzeak arrisku bat dakar: administratuen arteko desberdintasuna sortaraztea, antzeko gaiak per tsona desberdinek ebatziko dituztelako; goiko organoak —gehienetan, izenda pen politikoa duen organoak— zuhurtziara hautatu dituen gaiak titular nahiz