ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
55
netatik. Horren inguruan, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Ad ministrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak hauxe dio: «kudeaketa aginduak, sinadura eskuordetzeak eta ordezpenak ez dute eskumenaren titu lartasuna aldatzen, baina bai kasuankasuan eskumen hori egikaritzeko beha rrezkotzat hartu diren elementuak» (12.1. art.). Azkenekotik hasteko, esango dugu ordezpenaren bidez behinbehineko aldaketa gertatzen dela organoaren titulartasunean, inguruabar berezi batzuk daudelaeta (aldi baterako inguruabarrak): lanpostutsa, eritasun nahiz absen tzia, oporraldiak eta abar. Beraz, eskumenak ez dira organo batetik bestera lekualdatzen, titularra baizik. Ildo horretatik, ordezpenaren kasuan, organo ordeztuaren titularrak izendaturiko pertsonak egikaritzen du organoaren esku mena, eta inor izendatzen ez badu, administrazio organo horren gain dagoe nak izendaturikoak. Esan bezala, ordezpenak ez du eskumenik aldatzen (17. artikulua). Sinaduraren eskuordetzan, ostera, sinadura bakarrik eskuordetzen da. Horretarako, ez da beharrezkoa eskuordetzaile eta eskuordearen artean hierar kiazko menpekotasunik egotea, nahiz eta horixe izan kasurik arruntena. Bes talde, eskuordetzak berak dituen gaiei buruzko mugak —lehenago aipatu rikoak— ditu sinaduraren eskuordetzak ere; horrez gain, sinadura ezin daite ke eskuordetu ebazpen zehatzaileak emateko. Ordezpenean bezala, sinadura ren eskuordetza horretan «ez da aldatuko organo eskuordetzailearen eskume na»; beraz, eskuordetza horrek ondore hain mugatua duenez, ez da beharrez koa izango sinadura eskuordetzaren erabakia argitaratzea. Formari gagozkio la, sinaduraren eskuordetza erabiltzen den ebazpenetan jatorrizko agintaria nor den agertarazi behar da (16. art.). Azkenik, organoen arteko kudeaketaaginduaren bidez, «administrazio organoen nahiz Zuzenbide publikoko erakundeen eskumenekoak diren jardue rak (jarduera materialak, teknikoak zein zerbitzuzkoak)» Administrazio bere ko edo beste Administrazio bateko organoei ematen zaizkie, noiz eta «eragin garritasun arrazoiak daudenean, edota organoak jarduera horiek gauzatzeko behar diren baliabide teknikorik ez duenean». Baina kudeaketaaginduaren kasuan ez da lagatzen eskumenaren titulartasuna, ezta eskumen hori gauza tzeko behar diren osagai sustantiboak ere; ondorenez, agindua eman duen or ganoak egin beharko ditu agindu horren oinarri diren egintza nahiz ebazpen juridikoak, edota aginduaren jarduera material zehatza gauzatzen duten egin tzak. Ezbairik gabe, gehiegizkoa da kudeaketaaginduaren teknika Adminis trazio bereko organoen arteko harremanei zabaltzea. Are gehiago, hori egitea alferreko lana burutzea izango litzateke, Administrazio bereko organoen arte ko harremanetan kudeaketaaginduaren helburuak berez betetzen baitira, hie rarkiari esker; zehatzago esateko, hierarkiak berez dakarren ohiko elkarlana ren bidez bete daitezke helburu horiek eta, ondorenez, ez da beharrezkoa or