ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
53
beheko organoei egindakoa. Eskumen horiek ezin zitezkeen berriro eskuorde tu, eta eskuordetzaren ondoriozko ebazpenak ere agintari eskuordetzailearen egintzatzat hartu ziren. Bestalde, eskuordetza horrek bi betekizun formal gau zatu behar zituen: eskuordetza «negozioa» Estatuko Aldizkari Ofizialean argi taratzea eta eskuordeak berari eskuordeturiko eskumena erabiltzen zuenean, «eskuordetzaren ondorioz» erabiltzen zuela adieraztea (22 eta 23. art.ak). Administrazio Prozedurari buruzko Legeak, bestalde, orokortu egin zuen arauketa hori: batetik, eskuordetzeko ahalmena legeak aipatu behar zuela eza rri zuen eta, bestetik, zenbait errekurtso ebazteko ahalmena eskuordetzea de bekatu egin zuen, hain zuzen ere, eskuordeturiko ahalmenak dituen aginta riak emandako egintzen aurkako errekurtsoak —gorabidezkoak nahiz berri kuspenekoak izan— ebazteko ahalmena (4 eta 118. art.ak). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak modu nabarian malgutu du eskuordetzaren eraen tza. Hasteko, dagoeneko ez da beharrezkoa lege berezi batek agintzea eskuor detza; aitzitik, lehen esan dugun bezala, nahikoa izango da kontutan hartzea «lege honetan nahiz gainerakoetan ezarrita dagoena». Beraz, legeak oro har onartzen du eskuordetza, baldin eta «inguruabar tekniko, ekonomiko zein ju ridikoek, edo gizarte nahiz lurralde inguruabarrek hori bidezkotzen badute» (13.1. artikulua). Beste alde batetik, eskuordetzaren eremu subjektiboa zabaldu egin da hie rarki harremanetatik kanpo, eta orain «hierarkiazko menpekotasunik ez duten organoei» ere egin ahal izango zaie eskuordetza. Jakina denez, hierarki harremanetan eskuordetza onartzea berezko egin behartzat hartzen da eta, ondorioz, beheko organoak jasan egin beharko du hori. Azaltzen ari garen kasuan, ordea, eskuordetza hori ezin daiteke ezarri, organo eskuordea ez delako bestearen beheko edo azpikoa; beraz, organo hori ados etorri beharko da eskuordetzarekin. Horrezaz aparte, badira eskuordetu ezin daitezkeen hainbat gai. Ohiko debekua ezezik —eskuordetzaren bidez egikaritutako eskumenak ezin dira be rriro eskuordetu (delegatus delegare non potest)—, beste hau ere ezartzen da: «arazo bat ebazteko eskumena ezin daiteke eskuordetu, baldin eta aurretiaz manuzko irizpena eman bada arazo horri buruz». Aldi berean, ondoko gaiak ere eskuordetzatik kanpo utzi dira (13.2. art.): a) Ondokoekin gauzaturiko harremanei buruzko arazoak: Estatuko buru tza, nazioko Gobernuaren lehendakaritza, Gorte Nagusi eta autonomi erkide goetako gobernu kontseilu nahiz parlamentuetako lehendakaritzekin. b) Xedapen orokorrak ematea.