ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
51
subrogazio hori egiteko, betekizun formal batzuk gauzatu behar ziren: erakunde interesatuei entzun, zenbait txosten tekniko eman etab. (Toki Eraentza ri buruzko 1955eko Legearen testu artikulatuaren 422, 426 eta 428. art.ak). 1978ko Konstituzioa onetsi eta gero, zaila da bateratzea herri erakunde independenteen arteko galdekapena eta enfasi bereziarekin aldarrikatzen den autonomi erkidegoen zein toki korporazioen autonomia (galdekapen hori bes te batzuek ordezpen nahiz subrogazio deitu dutenarekin pareka daiteke; egin eginean ere, goiko organoak behekoa ordeztu egiten du, eta beraren eskume netan alde bakarrez subrogatzen da). Edonola ere, Konstituzioak berak jaso ditu —baita Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legeak ere— herri erakun deen arteko galdekapenaren antzeko kasuak, ordezpen nahiz subrogazioaren bertsio moderno eta gaurkotuan bada ere (hau da, bidezkoturiko arrazoiak daudenean, eta oinarrizko berme formalak beteta). Horrenbestez, Konstituzioaren 155. artikuluak aintzatetsi du Estatuak au tonomi erkidegoen eskumenak galdekatu ahal izatea eta, hori dela bide, auto nomi erkidegoetako agintariak Estatuak emandako jarraibideak betetzeko or gano huts bihurtu dira. Edu berean, artikulu horren arabera, Estatuak hainbat neurri har ditzake Konstituzioak nahiz gainerako legeek autonomi erkidegoei ezarritako betebeharrak nahitaez gauzatuko direla bermatzeko, edota erkidego horiek interes orokorra kaltetzea oztopatzeko. Ikus daitekeenez, bide horreta tik autonomi erkidegoei eskumenak ken dakizkieke, baina hori saihesteko, xe datu da halako neurriak Gobernuak bakarrik har ditzakeela. Eta ez hori baka rrik, neurriok hartu aurretik, Gobernuak agindeia egin behar dio autonomi erkidegoko buruari, eta agintari horrek jaramonik ez dionean egiten, orduan bakarrik jardun dezake Gobernuak (beti ere, Senatuaren gehiengo osoak one tsi behar du Gobernuak gauzatu nahi duen neurria). Toki korporazioei dagokienez, Estatuak nahiz autonomi erkidegoek ho nako kasuan ordeztu edo galdekatuko dute horien eskumenen egikaritza: toki korporazioek legeak ezarri dizkien betebeharrak gauzatzen ez dituztenean, eta horren ondorioz, Estatuaren nahiz autonomi erkidegoaren eskumenak ukitzen direnean; gainera, galdekapen edo ordezpen horren kostua bermatuta egon be har da aurrekontu nahiz legeetan. Halako kasuetan, lehenengo gogorarazi egin behar zaio toki korporazioari bere betebeharrak gauzatu behar dituela, eta epe bat emango zaio horretarako —hilabetetik gorakoa—. Epea bukatu eta gero, oraindik ere ez bada ezer egin, betebeharra gauzatzeko neurriak hartuko dira —toki erakundea ordeztuz, eta beraren kontura gauzatzeko— (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 60. artikulua).