ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
49
zuzendaritza ahalmenak, benetako lotura dakarten jarraibide orokorrak nahiz agindu bereziak emateko ahalmena, edota erakunde kudeatzailearen jarduera euren arioz berrikusteko ahalmena), hierarkiazko ahalmen garbiak sortzen di ra horien eta toki korporazioen artean. Ondorenez, toki korporazioek erabate ko menpekotasuna izango dute eurei transferitutako gaietan, eta oraindik ez du inork azaldu nola batu daitezkeen egoera hori eta autonomi printzipioa. Politikaren ikuspegitik begiratuta, derrigorrezko kudeaketa Autonomi Bi deari buruzko Legean eta toki legeria berrian sartzearen arrazoia hauxe da: oztopatu nahi izan da autonomi erkidegoak sortzearen ondorioz —probintzi aldundirik nahiz Estatuko Administrazioaren ingurualdeko organorik kendu gabe sortu dira—, lurralde berean organo gehiegi izatea. Labur esateko, kostuak murriztea izan da helburua, eta helburu hori guztiz txalogarria da, dudarik gabe. Hala eta guztiz ere, derrigorrezko kudeaketa hasierahasieratik jaio da porroterako, bi arrazoiengatik: hasteko, kudeaketa mota hori eta probintzia nahiz udal autonomiaren printzipioa bateraezinak dira, esan dugun bezala; horrez gain, borondatezko laguntzaren ordez —erakundeen arteko es kuordetzan zegoenaren ordez—, derrigorrezko transferentziaren beharrezkotasuna ezarri nahi izan da (guztiarekin ere, ez da zehaztu beharrezkotasun hori bermatzeko biderik: beheko organoak bere eginkizunak betetzen ez ditue nean, goikoak kudeaketa bera indargabetu besterik ezin dezake egin) Hori guztia kontutan hartuta, esan behar da oker teknikoa egin duela au tonomi nahiz toki legeriak erakundeen arteko eskuordetza eta derrigorrezko kudeaketa batera arautu dituenean; edota izan daiteke nahaste hori hala nahi ta sortu izatea, eskuordetzaren bidez derrigorrezko kudeaketa estali ahal iza teko; bestela esanik, Konstituzioarekin bat datorren erakundea erabilita, men turaz konstituzioaurkakoa den erakundea estaltzeko. Egoera hori argitzeko, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak kudeaketaagindua arau tu du; agindu horren bidez, «administrazio organoen nahiz Zuzenbide publi koko erakundeen eskumenekoak diren jarduerak —jarduera materialak, tek nikoak zein zerbitzuzkoak—» Administrazio bereko zein beste Administrazio bateko organoei ematen zaizkie, noiz eta «eragingarritasun arrazoiak daude nean, edo organoak ez duenean jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekni ko egokirik» (15. art.). Baina kudeaketaaginduaren kasuan ez da lagatzen es kumenaren titulartasuna, ez eskumen hori gauzatzeko behar diren osagai sus tantiboak ere; beraz, agindua eman duen organoak egin beharko ditu agindu horren oinarri diren egintza nahiz ebazpen juridikoak, edota aginduaren jar duera material zehatza gauzatzen duten egintzak. Bestalde, komeni da ñabardura bat egitea: derrigorrezko kudeaketa lurralde administrazioen arteko harremanei buruzkoa den bitartean, kudeaketaaginduak eremu zabalagoa du; harreman horiez gain, Administrazio berekoak