Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 47

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

47

A) Subjektuen edo lurralde erakundeen arteko eskuordetza Herri erakundeen arteko eskumen transferentziaren lehenengo kasua sub­ jektuen arteko eskuordetza da; eskuordetzan, goiko lurralde erakundeak eta behekoak akordioa egiten dute, azken horrek goikoaren eskumenak egikaritu ahal izateko. Fenomeno horren kasu tipikoa Toki Eraentzaren Oinarriei bu­ ruzko Legearen 27. artikuluak jaso du. Artikulu horretan, Estatuko, autonomi erkidegoetako nahiz beste toki erakundeetako eskumenak udalerriei eskuor­ detzea aipatzen da; horretarako, «udalerri interesatuak bere onespena eman behar du», eta Estatuko zerbitzuak eskuordetzen direnean, autonomi erkide­ goari aurretiaz kontsulta egin edota txostena eskatu behar zaio. Dena den, eskuordetzaz hitz egin ahal izateko, eskuordetzailearen eta es­ kuordearen arteko akordio askea egon behar da (hori ezinbestekoa da lurralde erakundeen kasuan). Horrenbestez, manu horrek aipatu duena ez da eskuor­ detza; aitzitik, legeak —Estatukoak zein autonomi erkidegokoak— ezarritako eskumen aldaketa da, eta «ezartze» hori toki autonomiaren aurkakoa izan dai­ teke. Kasu horretan, legearekin batera, eskumen horiek gauzatzeko baliabide ekonomikoen zuzkidura nahiz gehikuntza ere eman behar da. Beste alde batetik, Konstituzioaren 150.2. artikuluak jasotako kasua ere nahasgarria da, ez baitago argi eskuordetza kasua den ala ez; artikulu horre­ tan, Estatuak autonomi erkidegoei eskumenak eman ahal izango dizkiela ai­ patzen da eta, agidanez, ez da behar erkidegoen adostasunik («transferitze­ ko edo eskuordetzeko modukoak badira, Estatuak bereak diren gaiei dagoz­ kien ahalmenak transferitu edo eskuordetu ahal izango dizkie autonomi erki­ degoei, lege organiko bat erabiliz. Ondorioz, legeak ezarriko du bai kasuan­ ­kasuan egin beharreko finantza baliabideen transferentzia, eta bai Estatuari erreserbatu behar zaizkion kontrolbideak ere».) Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legeak lurralde erakundeentzat eza­ rri duen eskuordetza, ostera, benetako eskuordetza da, eskuordetzailearen eta eskuordearen arteko akordioa hartzen baitu oinarritzat: a) Teknika hori erabilita eskuordetu diren eskumenak Estatuko nahiz au­ tonomi erkidego eskuduneko legeriaren arabera egikaritzen dira edo, bestela, toki erakunde eskuordetzaileak onetsitako araudiaren arabera. b) Eskuordetza egin behar da, probintzia nahiz udalerriko interesei loturiko gaietan, baldin eta horren bidez, herri kudeaketaren eragingarritasuna hobetzen bada, eta hiritarren parte­hartzea pizten bada. Eskuordetzaren norainokoa, edukia, baldintzak eta iraupena eskuordetza akordioak nahiz xedapenak finkatuko dituzte; hori ezezik, Administrazio eskuordetzailearentzat erreserbaturiko kontrola, eta administrazio horrek transferituko dituen langile, ondasun eta baliabide ekonomikoak ere xedapen horrexetan finkatuko dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.