46
RAMÓN PARADA
administratuei hurbildu egiten dielako Administrazioa). Baina horrezaz apar te, deskontzentrazioak ondorio politiko oso garrantzitsuak ekar ditzake: egineginean ere, herri ahalgoak beherantz mugituz gero, ahalgo horiek izendapen politikoa duten karguetako titularren eskuetatik (ministro, idazkariorde nahiz zuzendari nagusienetatik), lanbide burokrazia osatzen dutenen eskuetara (funtzionarioenetara) igarotzen dira. Deskontzentrazio hori, beraz, arauen bidez eskumenak berregokitzea baino zerbait gehitxoago da, eta eskumen ho riek gauzatu behar dituzten pertsonen jatorri nahiz estatusaren zenbatezko aldaketa ere ekar dezake (SANTAMARÍA PASTOR). Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak jaso du deskontzentrazioaren teknika, baina definitu eta arautu beharrean, teknika hori ezarri duten arauetara jotzeko agindu du: «administrazio organoek euren eskumenak egikaritzeko duten titulartasuna deskontzentratu egin daiteke; horretarako, eskumenok organo horien menpe koei eratxikitzen zaizkie, beti ere, eskumenak eratxikitzeko arauek ezarritako betekizun guztiekin». Bukatzeko, esan behar da ez direla nahastu behar deskontzentrazioa eta organoen arteko eskuordetza. Lehenengo kasuan, arauek eskumenen berrantolaketa ezartzen dute, erakunde bereko beste organoen alde; berrantolaketa ho ri iraunkorra da eta nagusitasuna du goiko zein beheko organoen borondateen gain. Eskuordetza, berriz, goiko organoak erabaki eta edozein unetan ezezta dezake, gerogarrenean ikusiko dugun bezala.
10. LURRALDE ERAKUNDE PUBLIKOEN ARTEKO ESKUMEN TRANSFERENTZIAK Nabaria den bezala, antolamendu juridikoak ez du behin betiko konpon tzen eskumen banaketaren arazoa, hau da, ez ditu zehazten erakundeei —eta euren barnean, organoei— egin behar zaizkien eskumen eratxikipenak. Beti dago eskumen aldaketaren bat, handiagoa ala txikiagoa eta, batzuetan, alda keta horiek azkartu egiten dira. Horixe gertatzen da, kasurako, Estatuko esku menen banaketa deszentralizatua ezartzen denean autonomi erkidegoentzat — 1978ko Konstituzioan ezarri zen hori—. Taxu berean, eraldaketa egiteak nahiz erakunde zein organo berriak sortzeak beti dakarte eskumenak egokitu edota berriro eratxiki beharra. Hala eta guztiz ere, hemen ez ditugu aztertuko eskumen aldaketa zehatz horiek, hots, arauak aldatu ondoren, ex lege ezarri tako aldaketa iraunkorrak; aitzitik, hemen eskumenaren azken titulartasuna ukitzen ez duten transferentziak jorratuko ditugu, aldi baterako egiten direnak nolabait.