Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 45

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

45

guztia, Administrazio espezializatu edo instituzionalari eta administrazio in­ dependenteei buruzko kapituluan ikusiko dugu xehetasunez.

9. DESKONTZENTRAZIOA Deskontzentrazioa lurralde deszentralizazioaren nahiz eginkizunen des­ zentralizazioaren ostean agertu da eta, beraren bidez, herri erakunde bateko goiko organoak eskumenak transferitzen dizkio behekoari modu iraunkorrean (beheko organo hori Estatuko organoa zein organo periferikoa izan). Deskon­ tzentrazioaren helburua goiko organoei lana kentzea da, eta horretarako, or­ gano horren eskumen batzuk beheko organoei ematen zaizkie, Estatuko orga­ no nahiz organo periferikoak izan; ondorioz, goiko organoek zenbait eskumen eta botere galtzen dituzte, eskumenok behin betiko lagatzen baitira. Horrek guztiak esan nahi du deskontzentrazioaren bidez, ez dela adminis­ trazio pertsonifikaturik sortuko, eta deskontzentrazioa edozein administrazio antolamendutan gerta daitekeela, baita lurralde nahiz eginkizunen autonomia duten administrazioetan ere. Deskontzentrazio kontzeptua nahiz teknika Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko 1957ko Legeak sartu zituen Espainiako Administrazioan. Lege horretako zioen azalpenak ondokoa zioen: «Administrazioa­ ren goiko organoek eginkizun gehiegi dutenez, erabaki asko hartu behar iza­ ten dituzte… eta horietako batzuk beheko organoei eratxiki ahal izango zaiz­ kie». Egoera horren ondorioz, bazirudien egokiena «goiko organoek behekoei eskumenak eskualdatzea zela… bai herri Administrazioaren eta bai norbanakoen onurarako». Horrekin batera, bigarren xedapen gehigarrian deskontzentrazio politika bidezkotzen duten arrazoiak azaltzen dira: «prozedurak bizkortzea, eta administrazio bidean behin betiko ebazpenak emateko ahalgoa beheko organo zentralizatuei, edota probintziako nahiz tokiko eskuordeei eratxikitzea, goiko organoen eskumeneko gaiak gutxitu ahal izateko». Behin 1957ko legeak teknika hori Estatuko Administrazio nagusiarentzat jaso eta gero, edozein eremu eta Administraziotan aplika daiteke —bai lurralde Administrazioan, eta bai instituzionalean ere—; baldin eta hierarkiazko antolaketa badago, eta antolaketa horrek ahalbideratzen badu goiko organoak behekoari eskumenak behin betiko eskualdatzea. Bestalde, deskontzentrazioari deszentralizazioari baino garrantzi gutxiago eman bazaio ere —beraren ahaide pobretzat hartu da, edota beraren ordez­ ko zentralista eta agintezkotzat—, fenomeno horrek badu eragingarritasun politiko nabaria, azkartasun handiz adierazi den bezala. Itxuraz, deskon­ tzentrazioa organoen arteko eskumen banaketa egiteko teknika hutsa da (eta aurrekoak baino teknika zentzuzkoagoa, goiko organoei lana kentzeaz gain,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.