Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 44

44

RAMÓN PARADA

dearen barruan; izatez, deszentralizazio mota horren helburua zerbitzu nahiz administrazio jardueren arduradun orori kudeaketa askatasun handiagoa ema­ tea baino ez da; lurralde deszentralizazioaren kasuan, ordea, baziren zenbait arazo banaketa horren inguruan, ikusi dugun bezala. Jatorrian, eginkizunen deszentralizazioa Estatu erdiratu edo zentralizatua antolatzeko modu bat da; antolaketa modu hori honexetan datza, batik bat: herri zerbitzu nahiz jardueraren bati administrazio nahiz finantzazko nortasuna aintzatesten zaio. Hori egin ostean, Estatuak zerbitzu horri laguntzeko era­ kundeak sortzen ditu (izen ugari eta aldakorrak dituzten erakundeak: herri es­ tablezimendu, autonomiadun erakunde, herri fundazio), eta horiek nolabaiteko federalismo teknikoa osatzen dute. Horrela, Estatuak bere egitura erdirakoi edo zentrala kontrol egitura bihur dezake, zerbitzuak zuzenean eman behar izatetik aske geratuz. Bestalde, aurreko mendeetan aurrekasu nabariak izan badira ere, deszentralizazio teknika hori XX. mendean garatu da batez ere. Dena den, errealitate ekonomikoari aurre egiteko, Estatuak orain ikusi du bo­ tere zentralizatu hori antolatu beharra: zentralizazioa unerik onenean izan de­ nean, Estatuak botere hori banatzea erabaki du, eta banatu ere, hainbat era­ kunde espezializatu eta pertsonifikatu sortuta, eginkizunen deszentralizazioaren bidez. Gaur egun, aldiz, Estatuko Administrazioak ezezik, gainerako herri ad­ ministrazioek ere erabiltzen dute eginkizunen deszentralizazioaren teknika. Administrazio espezializatuari buruzko kapituluan ikusiko dugun bezala, he­ rri administrazioek sarritan erabiltzen dute teknika hori, euren eremuaren ba­ rruan hainbat erakunde espezializatu sortuz; erakunde horiek autonomia for­ mala eta juridikoa dituzte, eta lurralde erakunde nagusiari dagokionez, ostera, nortasun juridiko desberdina dute. Hala eta guztiz ere, eginkizunen deszentralizazioan menpekotasun mailak daude, lurralde erakunde nagusiaren eta erakunde pertsonifikatuaren artean. Esaterako, erakunde horiek zuzendaritza bakarra dutenean —eta hori askotan gertatzen da Espainiako Administrazioan—, ia­ia nortasun bera izango dute (adibidez, ministroek eta zuzendari nagusiek Kontseilu­buru eta kontseilari antzo jardun ohi dutenean, erakunde instituzionalaren administrazio kontsei­ luan). Erakunde pertsonifikatuaren zuzendariak lurralde erakundeko zuzen­ daritzak modu askean izendatu eta ezeztatzen dituenean ere, bien arteko ha­ rremanak estu­estuak izaten dira (ia hierarkiazkoen modukoak), lurralde erakundeak bere nagusitasun osoa bermatzen baitu izendatze eta ezeztatze ho­ rren bidez. Azken buruan, esan behar da zerbitzu pertsonifikatuak nolabaiteko autonomia izan dezakeela, baldin eta bertako zuzendariak ondokoek hauta­ tzen badituzte, hauteskunde sistemaren bidez: gizarte taldeetako kideek (Ad­ ministrazio korporatiboaren kasua), edota deszentralizatu nahi den herri zer­ bitzu horretako funtzionario nahiz erabiltzaileek (unibertsitateen kasua). Hori


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.