Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 42

42

RAMÓN PARADA

izan dela, eta zentralizazio hori gauzatu denean hasi izan dela. Deszentralizazioaren abantailarik nagusienetarikotzat hauxe aipatu da behin eta be­ rriro: erabakitze mailak hurbildu egin zaizkiela administratuei, eta zentralizazioaren disfuntzioak baztertu egin direla; disfuntzio horiei dagokienez, eta LAMENNAISen hitzak erabilita, esango dugu zentralizazioak «erdian, apoplexia eta gorputzadarretan, ezintasuna» sortzen duela. Dena den, maiz­sarri autonomiadun mailak biderkatu egin dira, edo Estatuak maila horiek behar bezala kontrolatzea ezinezko bihurtu da. Labur zurrean esateko, gehiegizko deszentralizazioa ezarri da; halakoetan, aurki ager­ tu dira deszentralizazio hori kritikatu dutenak. Horien ustez, deszentralizazioak abantaila handiak ditu, baina eragozpenak ere ez dira txikiak. Horrela, sistema zein prozedura deszentralizatu batean arrisku hauek ager daitezke: gai berberen gaineko eskumen eta akzioak biderkatu egitea, sektore publikoa­ ren kostuak haztea, kantonalismoa nahiz gobernu­eza sortzea etab. Horri lotu­ ta, zenbait lanen konplexutasunaz gain —ekonomi plangintza edo gizarte zer­ bitzu handien antolaketa bezalako lanak ezin zatitu daitezke erraz, kudeaketa deszentralizatua egiteko—, hauexek aipatu izan dira deszentralizazio proze­ duraren faktore negatibo gisa: a) Finantza zailtasunak: edozein pertsona Estatuaren, erregioen eta toki erakundeen zergaduna da aldi berean. Hortaz, lurralde deszentralizazio mailak ugaritzen badira —erregioak nahiz autonomi erkidegoak sortuz (baita eskualdeak ere), probintziak bezalako lurralde erakundeak gutxitu gabe—, fi­ nantza ments edo defizit larriak sortuko dira. Kasu horretan, bi aukera daude: batetik, Estatuak subiranotasunez erabaki dezake zein sarrera lagatzen dien gainerako lurralde administrazioei, eta administrazio horiek zein zerbitzu be­ te behar dituzten euren baliabideak erabilita; bestetik, zerga deszentralizazio­ rantz jo daiteke, toki erakundeek Estatuak dituenetatik desberdinak diren zer­ ga, zerga oinarri, edota errekarguak ezarri ahal izateko. Halakoetan, zergen ondoriozko presioa handitu eta mugabarruen arteko desberdintasuna nagusitu egiten da eta, horren ondorioz, baita hiritarren artekoa ere. b) Deszentralizazioak ukitzen dituen egituren desegokitasuna. Herri latindarretan, egitura horien ezaugarria udalerrien minifundismoa izan da (36.000 udalerri Frantzian, eta 8.000tik gora Espainian). Hori dela eta, zentzuzkoena izango litzateke deszentralizazioa hasi baino lehen, udalerriak batu nahiz gu­ txitzeko bideak asmatzea. Horretara, antolaketa gutxiago egotea, eta bakoi­ tzak lurralde nahiz biztanle gehiago izatea lortuko litzateke. Horren ondorioz, toki zerbitzuen kudeaketa hobetu eta hiritarren parte­hartzea piztu egingo litzateke. c) Gaur egun deszentralizazioak sortarazten duen grina eskasa. Horren arrazoia toki berezitasunen desagertze azkarra da. Hasieran, industrializazioak


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.