38
RAMÓN PARADA
go ezarrita eta, bete egingo dela bermatzeko, diziplinafaltatzat tipifikatu da desobedientzia. Are gehiago, Zigor Kodearen 369. artikuluak dioenez, desobedientziak zinezko delitua ekar dezake ondokoagatik: goiko agintariak bere eskumenak egikarituz eta lege formalitateak beteta emandako agindua ez gau zatzeagatik. Administrazio militarrean, oraindik ere ondore larriagoak ditu desobedientziak. Ikusi dugun bezala, teknika horien bidez hierarki printzipioak menperatze ahalmen izugarria dakar, eta maila desberdinetan jarduteko eskumen berdina egikaritzen duten organoen artean sortzen du bere eragina. Guztiarekin ere, printzipio hori ezin zaie osoosoan aplikatu neutraltasun joerarekin sortu diren organoei, nahiz eta organo horiek menpekoak edo behekoak izan. Batzuetan, neutraltasun hori kontsulta edo jurisdikzio gisako eginkizunak betetzeagatik eratxiki zaie organo horiei (horren adibide dira, besteak beste, EkonomiaAdministraziozko auzitegiak, kontratazio mahai edo batzak, edota lehiaketa zein oposizioetako auzitegi nahiz batzordeak); beste batzuetan, ostera, neutraltasunaren arrazoia organoek burutzen dituzten jarduera tekni koen berezitasuna izaten da. Edozelan ere, organo horien oinarria indepe dentzia zein espezializazioa bada, euren jarduera zenbait hierarki ahalme netatik kanpo utzi beharko da; ulerbidez, organo horiei ezingo zaie zuzeneko jarraibiderik eman, euren arazoak nola ebatzi nahiz informatzeari buruz. Ho rrelako kasuetan, beraz, esan daiteke ahuldutako hierarkia dagoela edota, beste batzuek nahiago duten bezala, zuzentze ahalmen hutsa dagoela. Ahal men horren barruan, ahalmen orokorrak sartzen dira (ikuskatu, zehatu, ga tazkak konpondu eta errekurtso bidean egintzen legezkotasuna berrikusteko ahalmenak), baina, horrezaz aparte, goiko organoak kanpotik bakarrik bal dintza dezake behekoaren jarduera, eta ezin dezake jarduera horren edukia al dez aurretik ezarri (SANTAMARÍA). Alabaina, eredu ahuldu hori alde batera utzita, hierarki printzipioa narriatzen edo hondoratzen ari da Administrazio moderno guztietan, bai publiko eta bai pribatuetan. Ondoko faktoreek ere, ez dute giro egokirik sortu hierarkiaren ohiko eragingarritasun horrek iraun dezan: printzipio horrek da karren agintekeriak, koordinazio eta lankidetza bezalako printzipioak indar tzeak, adostasunari buruzko itsumen edo obsesioak, eta beste zenbait gizarte faktorek. Teknika juridikoari dagokionez, eskumen banaketa gehiegi juridifi katzen bada antolaketa mailen artean, eta eskumen horien indargabezintasuna aldarrikatzen bada, zail bihurtuko da hierarki printzipioa eragingarria izatea (12. art.). Halako kasuetan, ezinezkoa izango da goiko organoak behekoen es kumenetan eskua sartzea. Gainera, ohiko Administrazioan, erabateko batera tasuna zegoen organoen hierarkiaren eta organo horietako titular edo funtzio narioen hierarkiaren artean, eta horrek indartu egiten zuen hierarki printzi pioaren eragingarritasuna. Egungo egunean, berriz, Espainiako Administra