369 (osoosoan kalifikatu ere), baina organo hori independentea denez bere egin kizunak gauzatzeko, Gorte Nagusien laguntzaile baino gehiago, horien jar dueraren benetako epaile bihur daiteke. Azken finean, Gobernuaren ekonomi jarduera epaitzeak parlamentuko gehiengoari judizioa egitea dakar, gutxien goen onura politikorako.
7. PARLAMENTUKO BATZORDEAK ETA HERRI DEFENDATZAILEA Atal honetan aztertuko ditugun organo guztiek dute konstituzio izaera; horrez gain, guztiak dira kontrol organoak, herri administrazioak eta gaine rako Estatu erakundeak kontrolatzeko organoak alegia. Hasteko, Parlamentuko batzorde ikertzaileak ditugu. Batzorde horiek Konstituzioaren 76. artikuluan jaso dira izaera honekin: Kongresu, Senatu edota ganbara bietan, herri intereseko edozein arazo ikertzeko batzorde gisa. Batzorde horren lan zein ondorioztapenek publizitate eta eragin politiko han dia izan dezakete, baina, horrezaz aparte, Konstituzioak ez du argitu zein den lan horien ondorio juridikoa. Konstituzioak hauxe bakarrik adierazi du: «ba tzordeen lan zein ondorioztapenek ez dituzte auzitegiak lotuko, ezta epaileen ebazpenak ukituko ere; edozelan ere, ikerketaren emaitza Fiskaltzari jakina raziko zaio, horrek akzio egokiak egikari ditzan». Beste alde batetik, Konstituzioak adierazi du ganbaretako batzordeetan agertzea derrigorrezkoa dela, eta lege batek arautuko dituela betebehar hori ez betetzeagatik ezar daitezkeen zehapenak. Horrenbestez, agindu hori aurrera eramateko, maiatzaren 24ko 5/1984 Lege Organikoak (Kongresu nahiz Sena tuko edota ganbara bietako batzorde ikertzaileetan agertzeari buruzkoak) ondokoa ezarri du: agindeia jaso ondoren, pertsonaren bat hala nahita ez bada agertzen batzorde ikertzailean informazioa emateko, pertsona horrek desobe ditze delitu larria egingo du; hala eta guztiz ere, Ganbarako lehendakariaren ustez ez agertze hori bidezkotzen duten kariak daudenean, beste zitazio bat egin dakioke batzordeetara agertu ez denari (4. art.). Dena dela, Herri Defendatzaileak egindako kontrolak eragin handiagoa du Administrazio osoaren gain. Kargu exotiko hori Suedian sortu zen, eta beste antolamendu juridiko batzuek geroago jaso dute (hala nola, Frantziak edo Ingalaterrak). Espainiako Konstituzioak, halaber, honelaxe definitu du erakunde hori 54. artikuluan: herri defendatzailea «Gorte Nagusietako komisionatu gorena da, Gorteek I. tituluko eskubideak defendatzeko izendatu takoa; eginkizun hori betetzeko, herri defendatzaileak Administrazioaren jarduera gainbegira dezake, Gorte Nagusei jarduera horren berri emanez». Hortaz, apirilaren 6ko 3/1981 Lege Organikoak Herri Defendatzaileari ahalmenik zabalenak eratxiki dizkio herri administrazioak ikertzeko eta, on