Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 365

365 kizun zehatzak (ikuskatzailetza horren adibide ditugu, esate baterako, finan­ tza ikuskatzaileak Frantziako Administrazioan). Beste alde batetik, Zerbitzu Ikuskatzailetzek kontrola dezakete, bai minis­ terioaren eginkizun esparru osoa, bai Zuzendaritza Nagusiren baten zein horren azpiko erakunderen baten jarduera bakarrik. Lehenengo kasuan, Ikus­ katzailetza Nagusi deitzen da zerbitzu ikuskatzaile hori (Ogasun Ministerioko Zerbitzuen Ikuskatzailetza Nagusia, Hezkuntza eta Zientziaren Ikuskatzai­ letza Nagusia etab.), eta administrazio hierarkiaren goiko mailei lotzen zaie (ministro nahiz idazkariordeari). Ikuskatzaile karguei dagokienez, karguok hornitzeko bi sistema erabili ohi dira: batetik, ikuskatzailetza lotu ahal zaie kidego bakoitzean kategoria handiena eta antzinatasun gehien duten funtzionario nahiz karguei (arma eta kidego militarretako ohiko ikuskatzailetzen kasua); bestetik, ikuskatzaileen talde edota kidego berezia era daiteke. Orobat, kidego berezi horretara sartze­ ko, bi bide daude: kide hori kategoria jakin batzuetako pertsonen artean zu­ hurtziara izendatzea, edota ministerioko gainerako kidegoetako pertsonen ar­ tean lehiaketa nahiz oposizioa egitea (Ogasun Ministerioko Zerbitzu Ikuska­ tzailetzak nahiz irakaskuntzako lehengo ikuskatzaileak erabilitako sistema). Zernahi ere, ikuskatzaile kidegoek duten arazorik larriena da nolabaiteko in­ dependentzia lortzea, kontrolatu behar dituzten funtzionarioen gain. Ikuskatzailetzen gaiari buru emateko, esan behar da Herri Administra­ zioko Zerbitzu Ikuskatzailetza guztiak Herri Administrazioarentzako Estatu Idazkaritzatik zuzendu eta koordinatzen direla, ahal den neurrian. Horreta­ rako, bi erakunde eratu dira Herri Administrazioaren barruan: bata, Herri Administrazioaren Zerbitzu Ikuskatzailetza Nagusia (zuzendaritza nagusien kategoriarekin), eta bestea, Ikuskatzailetza Nagusien Batzorde Koordina­ tzailea (azaroaren 10eko 3.063/1987 eta otsailaren 20ko 221/1987 Errege Dekretuak; azken horrek Herri Administrazioen Ministerioa berregituratu zuen).

6. KONTU AUZITEGIA Kontu Auzitegiak kontabilitate zein finantza kontrola egiten du, kanpoko kontrola, hain zuzen; kontrol hori jarraikakoa da, eginik dagoen administra­ zio jarduera kontrolatzen delako. Konstituzioaren 136. artikuluak dioenez, Kontu Auzitegia «Estatuaren eta sektore publiko osoaren kontuak nahiz eko­ nomi kudeaketa fiskalizatzen duen organo gorena da. Auzitegi hori zuzenean dago Gorte Nagusien menpe eta, horrenbestez, Gorte horiek eskuordetzen diote Estatuaren kontu nagusiak aztertu eta egiaztatzeko eginkizuna Bestal­ de, Kontu Auzitegiak bere jurisdikzioa izan arren, urtero bidali behar die


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.