364
RAMÓN PARADA
menduren bat ekar dezakeen edozein egintza, agiri nahiz espediente aldez au rretik kontrolatzen dute, eta kontrol hori gauzatzeko, orotariko aurrekari, agi ri edota txostenak bil ditzakete. Autonomiadun erakundeen kasuan, gainera, Ogasun Ministerioaren egoera indartu egin da, kontabilitate materiala minis terio horretako funtzionario batek egiten duelako, kontuhartzailearekin elkar lanean jardunda. Hala eta guztiz ere, Ogasun Ministerioaren joera kontrola tzailea beste bide batetik doa: batez ere, Estatuko Administrazioan dauden funtzionario guztien kontratu, ondasun eta ordainsariak kontrolatu nahi ditu; hau da, gainerako sailek dituzten baliabide logistikoak kontrolatu nahi ditu. Horren harira, Estatuko Administrazioaren kontratu jarduera Administra zioaren Kontratazioari buruzko Kontsulta Batzaren bitartez kontrolatzen du Ogasun Ministerioak (Batza hori Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren men pe dago). Baina Kontsulta Batza deitzen bada ere, esan dezakegu batza hori kontsulta organoa baino gehiago, kontrol organoa dela, eskumen jardule eta kontrolatzaile oso garrantzitsuak dituelako Estatuko kontratarien eta kontra tuen gain. Era berean, Estatuko Ondareari buruzko Legeak Administrazioaren onda sunen administratzailerik garrantzitsuen bihurtu du Ondarearen Zuzendaritza Nagusia. Horretara, Estatuko ministerio eta erakunde guztiak Ogasun Minis terioari lotuta daude, euren helburuetarako behar dituzten ondasun higiezinak ukitu ahal izateko. Halaber, funtzionario publikoen ordainsariei buruzko politikan ere Ogasun Ministerioak modu nabarian esku hartzen du.
B) Zerbitzu Ikuskatzailetzak Herri Administrazioak gauzaturiko ikuskapen eginkizunaren jasotzaileak izan daitezke, hala administratuak, nola administrazio aparatua bera eta be raren funtzionarioak. Lehenengo kasuan, ziurtatu nahi da hiritarrek betetzen dituztela Administrazioak emandako xedapen orokor zein ebazpenak eta, hala behar denean, hiritarren jarduerak zuzendu egingo dira (ikuskapen mota ho rretako adibideak dira, besteak beste, zergen edota merkatuko diziplinaren ingurukoak). Bigarren kasuan, administrazio aparatuaren ibilera edo jardun bide bikaina ziurtatu nahi da (zaintzaren bidez, ziurtatu ere), eta horrexegatik deitu zaio ikuskapen mota horri Zerbitzu Ikuskatzailetza. Zerbitzu Ikuskatzailetzen eginkizunik garrantzitsuena administrazio apa ratua eta beraren zerbitzariak kontrolatzea da; hala eta guztiz ere, kontrol hori egiteaz gain, modu aktiboan ere jardun dezakete ikuskatzailetza horiek eta administratuei aholkuak eman ahal dizkiete. Jarduera aktibo horri esker, ikus katzaileek hobeto ezagutzen dituzte Administrazioaren errealitatea eta egin