362
RAMÓN PARADA
tan (eta, beti ere, araudietan xedaturikoaren arabera), eginkizun hori elkargo ko abokatu bati eratxiki ahal zaio, abokatu hori horrexetarako bereziki izen datuz (103. art.).
5. BARNE KONTROLA EGITEKO ORGANOAK Administrazioaren jardunbideari buruzko kanpoko kontrola ondoko era kundeek gauzatzen dute: parlamentuak, herri defendatzaileak, Justizi Auzite giak eta Kontu Auzitegiak (gai honetan jorratuko dugu azken hori). Horrezaz aparte, Administrazioak berezko organoak ditu barne kontrola egiteko, hau da, Administrazioaren antolaketatik bertatik abiaturiko kontrola egiteko. Horrenbestez, Administrazioaren gaineko kontrola kanpokoa zein barne koa izan daiteke, eta bereizketa hori organo kontrolatzailearen kokapenaren araberakoa da. Horrezaz aparte, beste bereizketa bat egin behar da, kontrola ren helburua kontutan izanda. Horrela, batetik, kontabilitate zein finantza kontrola dugu eta, bestetik, erakundearen jarduera materiala erakunde horri eratxikitako helburuekin bat datorren aztertzeko egiten den kontrola. Ildo horretatik, barne kontrolik garrantzitsuena hierarki printzipioari lo turikoa da. Kontrol mota horretan, goiko organoek etengabe kontrolatzen dute beheragokoen jarduera. Kontrol hori zinez eragingarria izan balitz —eta mi nisterioek euren ardurapean dituzten zerbitzuengatik erantzun behar dutela dioen printzipioarekin osatu balitz—, gainerako kontrolak (barnekoak zein kanpokoak) ez ziratekeen modu hain ikusgarrian garatuko.
A) Ogasun Ministerioa barne kontrola egiteko organo gisa. Kontuhartzailetza Nagusia Ohikoa eta oso eragingarria dugu Ogasun Ministerioak Estatuko Admi nistrazioaren Kontuhartzailetza Nagusiaren bidez gauzatzen duen kontrola. Kontrol hori —aurrearretazko eta barneko kontrola— gastu publiko orori bu ruzko prozeduraren gain egiten da eta, eragingarria izateko, zenbait organori betekizun edota baldintza batzuk betetzeko agintzen zaie: a) Gastuak agintzea ministroari edota gaiaren arabera eskuduna den orga noari dagokio. b) Xedatzeko moduko kreditua dagoela egiaztatu barik, ezin da gastua egiteko konpromisorik hartu. Fase horretan, Kontuhartzailetzak hartzen du parte, Kontuhartzailetza Nagusia, eskuordea, zein ministerio militarretako kontuhartzailetza kidegokoa izan. Kontuhartzailetza eskudun horrek «fede