361 kidego horietako kide guztiak (auditoreak) Defentsaren Kidego Juridikoan daude sartuta eta justizia militarraren berezko eginkizunak ere badituzte. Dena dela, panorama hori guztia aldatu egin dute 1985eko ekainaren 5eko 849 eta 850 Errege Dekretuek. Horretara, alde batetik, Estatuko Aboka tuen Kidegoa Justizia Ministerioko eta Estatu Kontseiluko Legelarien kide goekin batu da (alabaina, Estatu Kontseiluko legelariak berriro banatu dira bategite horretatik, aurrerago esan dugun moduan); bestetik, Justizia Minis terioan Estatuko Zerbitzu Juridikoen Zuzendaritza Nagusia sortu da, eta ho rrek lehen Ogasun Ministerioko Auzibide Zuzendaritza Nagusiak zeuzkan eginkizunak bereganatu ditu. Orobat, ministerio guztietan Zerbitzu Juridikoa sortu da, eta horrek Zuzendariordetza Nagusiaren maila du.
B) Administrazioa judizioetan ordezkatu nahiz defendatzea Eginkizun hori, gehienetan, ez zaie eratxiki Estatua aholkatzen duten or ganoei; aitzitik, ordezkatze eta defendatze horrek ondoko berezitasunak di tuela esan dezakegu: 1. Eginkizun horiek betetzen dituzten legelariei dagokienez, Frantzian, esaterako, Altxorreko Agente Judizialak funtzionario ez diren abokatuak era biltzen ditu; legelari horiek kasuan kasu izendatzen dira (kautela batzuk gogoan hartuta), eta euren bezeroei kobratzen dizkieten antzeko ordainsariak jasotzen dituzte. Espainia eta Italian, ordea, Administrazioa judizioetan de fendatzea funtzionario kidego bati dagokio: Estatuko Abokatuen Kidegoari; zehatzago esateko, auzia auzitegi batean gauzatzen da, eta auzitegi horri atxi kitako abokatuek defendatzen dute Administrazioa judizioan. 2. Eginkizunen banaketari gagozkiola, Italiako sisteman Estatuko proku radoreek ordezkatzen dute Administrazioa, Estatuko Abokatuen kidegotik at dauden prokuradoreek, alegia (Estatuko abokatuek zuzendaritza teknikoa bai no ez dute). Haatik, Espainiako sisteman, hala ordezkaritza, nola laguntza teknikoa Estatuko legelariek gauzatzen dute. 3. Azkenik, azpimarratzekoa da 1991ko Aurrekontuei buruzko Legeak Tributu Administrazioaren Estatu Agentzia sortu duela, eta agentzia horrek konponbide berezia ekarri duela: izan ere, agentzia horrek bere zerbitzu juri dikoa du (nahiz eta zerbitzu hori Estatuko Abokatuek osatu), Estatuko Zer bitzu Juridikoaren Zuzendaritza Nagusiaren goi koordinaziori lotuta dagoen zerbitzua hain zuzen, eta zerbitzu horri dagokio Agentziaren lege aholkula ritza. Halaber, Administrazioa judizioetan ordezkatu nahiz defendatzea Esta tuko abokatuei dagokie, eta abokatu horiek Agentziako eta Estatuko zerbitzu juridikoetan daude sartuta. Dena dela, salbuespen bezala, kasu zehatz batzue