Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 359

359 4. ADMINISTRAZIOARI LEGE AHOLKUAK EMATEA, ETA ADMINISTRAZIOA JUDIZIOETAN ORDEZKATU NAHIZ DEFENDATZEA Administrazio antolaketa eta egitekoak ugaritu egin dira azken aldi ho­ netan eta, horren ondorioz, Estatuko Administrazioari lege aholkuak emateko zerbitzu iraunkor baten beharra ikusi da. Egin­eginean ere, Estatu Kontsei­ luaren eginkizunak zehaztu egin dira, eta gai garrantzitsuen inguruko kon­ tsulta edota auzibide eginkizunak geratu zaizkionez Kontseilu horri (nahiz eta gaiok juridikoak ez izan), inguruabar horrek areagotu egin du zerbitzu horren beharrizana. Bestalde, Estatuari lege aholkuak emateak, zentzuzkoa denez, Estatua judizioetan ordezkatu nahiz defendatu beharra dakar, eta komeni da zeregin horiek guztiak antolaketa eta funtzionarioen kidego berberak gauza­ tzea —Espainian, esaterako, Estatuko Abokatuen kidegoak egiten ditu—. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi erakunde edota ministerioko sailari aholkua ematen dion abokatu berberak (Estatuko abokatu berberak, alegia) defendatuko duenik gero arazoa jurisdikzio bidean. Hori jakinik, egin­ kizunok banandurik aztertuko ditugu.

A) Administrazioari lege aholkuak ematea Administrazio adar bi horietan (lege aholkularitzan nahiz Administra­ zioaren defentsa eta ordezkaritzan) orotariko aurrekariak aurki baditzakegu ere, baiezta dezakegu izaera orokorra duten lege aholkularitza zerbitzuak Ogasun Ministerioei lotuta jaio direla. Hori berori da Frantzian gertaturikoa: herri horretan, Altxorreko Agente Judiziala Finantza Ministerioaren menpe zegoen, baina 1869ko abenduaren 18ko Dekretuak Estatuko Administrazio nahiz herri zerbitzuen kontseila­ ri juridiko bihurtu zuen agente hori. Kontseilari eginkizun hori Auzibide Zer­ bitzuko Burutzaren bidez gauzatzen da; burutza horrek egoitza nagusia eta sailak ditu, eta funtzionario ez diren abokatu askeak enplegatzen ditu. Lanari dagokion aldetik, hauexek dira Auzibide Zerbitzuko Burutzaren zereginak: berari aurkezturiko xedapen orokorren proiektuak aztertzea, eta Finantza Ministerioak edota gainerako ministerio zein administrazioek azaldutako zail­ tasun juridikoak konpontzea. Edonola ere, Zerbitzu horrek eskainitako kon­ ponbideak txostenaren balioa besterik ez du. Halaber, 1918an, azaroaren 18ko Dekretuaren bidez (1952ko abenduaren 31ko Dekretuak eraldatutakoaren bi­ tartez) Auzibidezko Kontsulta Batzordea eratu zen Finantza Ministerioaren menpe. Eratze horren helburua zen Estatuko lege aholkularitza lanbide juri­ dikoetako pertsonarik ospetsuenei lotzea. Horrela, batzorde horretako lehen­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.