Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 356

356

RAMÓN PARADA

formala ezarri dira (hori ez da gertatzen kontsulta organoetan, baina Esta­ tu Kontseiluak epaile eginkizunak betetzen zituen garaiko aztarna da). Mugapena ministroei buruzkoa da: Estatu Kontseiluari egin beharreko kontsulta manuzkoa izan eta ministro kontsultagilea bat ez badator Kontsei­ luaren irizpenarekin, ministro horrek galdu egingo du gaiaren gaineko esku­ mena, eta arazoa Ministroen Kontseiluak ebatziko du. Haatik, ministroak berak ebatziz gero arazo hori, argi dago beraren erabakiak hierarki eskugabe­ ziaren akatsa izango duela. Zama formala, ostera, hauxe da: desadostasun kasuetan, kontsulta egin duen organoak «Estatu Kontseilua entzunda» hartu dela ebazpena agertarazi behar du ebazpenean bertan eta, horrela, ulertuko da beraren iritziari ez zaiola kasurik egin. Dena den, zama hori ez betetzeak ez du garrantzi juri­ dikorik, hots, ez du ekarriko inolako zehapenik. Azkenik, Kontseiluak bere antzeko organoen gain duen nagusitasuna ziurtatzeko, ondoko araua ezarri da: Kontseiluaren irizpena jaso duten ara­ zoen inguruan, Estatuko Administrazioaren gainerako kidego nahiz organoek ezin dezakete gero txostenik egin. Aitzitik, Batzorde Iraunkorraren irizpena jaso dutenek Estatu Kontseiluko osoko bilkuraren txostena bakarrik jaso de­ zakete.

3. EKONOMI KONTSEILUAK: PLANGINTZA KONTSEILUA NAHIZ EKONOMIA ETA GIZARTE KONTSEILUA Azken urteotan, Estatu Kontseiluaren kontsulta eginkizuna emeki-emeki arazo juridikoetara murriztu da; horrez gain, Administrazioak gero eta esku­ hartze zabalagoa gauzatzen du ekonomi arloetan, eta zeregin berriak gero eta konplexuagoak dira. Faktore horiek guztiek direla bide, kontsulta organo espezializatuak sortu dira. Horrenbestez, gaur egungo sistema demokratikoetan, garrantzi handia hartu dute Ekonomi Kontseiluek edo Ekonomia eta Lan Kontseiluek (Alema­ nian, esaterako, organo horrek konstituzio maila lortu zuen, Weimarko Kons­ tituzioak jaso baitzuen). Horrela, konstituzioek aginduta, hainbat herritan ezarri dira Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak edota Ekonomia eta Lan Kon­ tseiluak, besteak beste, Frantzian (69. art.) eta Italian (99. art.). Organo ho­ riek kide ugari dituzte: batetik, ekonomi zein gizarte taldeen ordezkariak (horiek hautespen bidez edota sindikatuek aukeratuta izendatzen dira) eta, bestetik, espezializazio kualifikatua dutenak. Kontseilu horiek Gobernuaren eta botere legegilearen laguntzaileak dira aldi berean: lehenengoak kontsultak egingo dizkie, eta botere legegileari dagokionez, kontseiluok ekimena izango dute lege proiektuak egitean. Horrezaz aparte, kontseilu horiek administrazio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu