355 nuko Lehendakaritzaren eskumenekoak diren erreguzko edota gorabidezko errekurtsoen inguruan; berrikuspeneko administrazio errekurtsoei buruz; le geak ezarritako kasuetan, Batzordeak bere arioz berrikusi beharreko adminis trazio egintzen inguruan; eta, azken buruan, kaltegaleren ondorioz Estatuko Administrazioari egindako erreklamazioei buruz. Halaber, Batzorde Iraunkorrari eratxiki zaio —alboko eskumen gisa— berari edota Kontseiluari kontsultatu beharreko edozein gai aztertzeko esku mena, baldin eta kontsulta hori osoko bilkurari eratxikita ez badago. Amaitzeko, oso gutxitan erabili den tradizio zahar baten arabera, Gober nuak zeregin jakin batzuk eman ahal dizkie Estatu Kontseiluaren barruan adituen diren kideei, hau da, kontseilari iraunkor eta legelariei. Estatu Kon tseiluari buruzko Lege Organikoak adierazi duenez, hauexek dira zeregin ho riek: «egiteko bereziak gauzatzea, eta berebiziko garrantzia nahiz herri inte resa duten arazoen inguruko ikerketa batzordeetan parte hartzea».
G) Jardunbidea Hasteko, osoko bilkuraren edota Batzorde Iraunkorraren eskumeneko ara zoak Estatu Kontseiluko sekzioek bideratu behar dituzte, eta Batzorde horrek osoko bilkurari dagozkion arazoei buruzko ponentziak egin behar ditu. Horrez gain, Kontseiluak zuzenean eska diezaioke kontsulta egin duen organoari espedientea ondokoekin osatzea: beharrezko deritzen aurrekari, txosten eta frogekin, baita irizpena jasoko duten gaien inguruko arazoetan eskumen na baria duten pertsona nahiz erakundeen iritziarekin ere. Edu berean, Kontsei luak aukera eman diezaioke kontsultagileari txostenak idatziz zein ahoz aur kezteko Kontseiluan bertan. Gero, entzunaldi tramitea gauzatzen da Kontseiluan; tramite horretan, kontsultaturiko espedienteetan interesa dutenek esan beharrekoa entzuten da. Entzunaldi hori lehendakariak erabakitzen du, hala beraren arioz, nola intere satuek eskatuta. Beti ere, autonomi erkidegoren batek kontsulta egiteko zuze neko interesa izan eta horrela adieraziz gero, lehendakariak nahitaez erabaki behar du tramite hori. Bestalde, eztabaiden edukia eta botazioen gorabeherak sekretuak izan be har dira; arau hori denbora mugarik gabe ezartzen zaie kontseilukide nahiz laguntzaile guztiei. Proposamen zein erabakien kasuan, ordea, horiek ebazte ke dauden bitartean bakarrik aplikatzen da sekretuaren araua (uztailaren 18ko 1.674/1980 Errege Dekretuak onetsitako Araudi Organikoaren 8. artikulua). Kontseiluaren irizpenei dagokienez, irizpen horiek ez dira lotesleak iza ten, legeak besterik xedatu ezean. Hala eta guztiz ere, Estatu Kontseiluaren txostenari buruzko desadostasuna adierazi ahal izateko, mugapena eta zama