Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 352

352

RAMÓN PARADA

Hautespen bidezko kontseilariak ere Gobernuak izendatzen ditu, lau urterako eta Estatuko botereetan kargu garrantzitsuak izan dituzten pertsonen artean izendatu ere (diputatu, senatore, ministro, autonomi erkidegoetako le­ hendakari, enbaxadore, unibertsitateko errektore, Konstituzio Auzitegiko ma­ gistratu eta abarren artean). Azkenik, berenezko kontseilariak ditugu. Horiek kargu publiko jakin batzuk betetzen dituzte: Estatuko fiskal nagusia, Auzibideetarako zuzendari nagusia, Kodegintzaren Batzorde Nagusiko lehendakaria, Konstituzio Ikerke­ ta Zentroko zuzendaria, Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren lehendakaria eta Errege Akademietako lehendakariak (Espainiako Errege Akademia, Ja­ kintzagai Moral eta Politikoen Akademia, eta Jurisprudentzia zein Legeriaren Errege Akademia). Horiek guztiak ere —Abokatutzaren Kontseilu Nagusia­ ren lehendakaria eta Errege Akademietako lehendakariak izan ezik— Gober­ nuak izendatzen ditu. Baina kontseilariez landara, Estatu Kontseiluan bada beste kidego lagun­ tzaile bat ere: Estatu Kontseiluko legelarien kidegoa. Legelari horien artetik, kontseiluko idazkari nagusia ateratzen da. Bestalde, Kontseiluko unitate jar­ duleak sekzioak dira —zortzi, hain zuzen—, eta sekzio horietako lehendaka­ riak, esan dugunez, kontseilari iraunkorrak izaten dira.

F) Eskumenak Aurrerago aipatu dugun bezala, Estatu Kontseiluak irizpenak eman behar ditu Gobernu, ministro edota autonomi erkidegoek (euren lehendakarien bidez) kontsultaturiko gaiei buruz. Era berean, osoko bilkurak zein Batzorde Iraunkorrak egoki deritzeten proposamenak aurkeztu ahal dizkiote Gobernua­ ri, euren eginkizunek eratorritako eginera nahiz esperientziaren ondoriozko edozein gairi buruz. Edozelan ere, Estatu Kontseiluaren eskumenik garrantzitsuena manuz­ ko txostenak ematea da. Lehenago azaldu bezala, txosten horiek ematean, Es­ tatu Kontseiluak kontrol juridikoa egiten du. Horren harira, organo horri buruzko lege organikoak bereiztu ditu, batetik, osoko bilkurak eman beharre­ ko txostenak eta, bestetik, Batzorde Iraunkorrak eman beharrekoak. Eginkizun legegile eta araudi­emailearekin zerikusia duten kontsultak osoko bilkurari egin behar zaizkio. Ildo horretatik, ondoko arauek —euren lerruna edozein izanda ere— Estatu Kontseiluaren antolaketa, osaketa edo jardunbidea ukitzen dutenean, horien inguruko kontsulta osoko bilkurari aur­ keztu behar zaio: legegintzazko dekretu proiektuak, hots, Oinarri Legea garatzen dutenak; tratatuak, hitzarmenak edota nazioarteko akordioak betea­


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.