Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 351

351 auzitegien gain, nahiz eta nagusitasun hori bat ez etorri beraren izaera­ rekin, hau da, Gobernuaren kontsulta organo izatearekin. Eginkizun horren harira, autonomi erkidego batzuek nahi izan dute eurekin zerikusia duten gatazketan, Estatuko kontseilarien ordez, autonomi erkidegoko ordezkariak egotea organo parekide horretan. Baina Konstituzio Auzitegia ez dator bat nahi horrekin eta, martxoaren 29ko 59/1990 epaian, hauxe adierazi du: Batzordea ez da organo parekidea, hau da, ez da gatazkan dauden alderdien or­ dezkariek osaturiko erakundea; gainera, organo horrek ez du gaitasunik (ezta xedatzeko ahalmenik ere) gatazkan dagoen objektuaren gain; azken finean, auzitegiei dagokien jurisdikzioa eta Administrazioaren berezko eskumena ukae­ zinak dira; beraz, jurisdikzio nahiz eskumen horiekin ezin da transakziorik egin. Halaber —badio Konstituzio Auztegiak—, Estatu Kontseilua Gobernuaren kon­ tsulta organo gisa eratu bada ere, «beraren benetako izaera hauxe da: Konsti­ tuzioak ezarritako Estatu kontzeptuaren zerbitzupean dagoen Estatu organoa da, konstituzio garrantzia duen organoa hain zuzen»; horixe da, bederen, organo horren osaketa eta kontsulta eginkizunetatik —autonomi erkidegoetara ere za­ baltzen diren kontsulta eginkizunetatik— ondorioztatzen den izaera.

E) Osaketa Estatu Kontseiluaren lehendakaria Ministroen Kontseiluak izendatzen du askatasunez, lanbide kualifikaziorik eskatu gabe. Horrez gain, Estatu Kontsei­ luko osoko bilkura ondokoek osatzen dute: kontseilari iraunkorrek, berenez­ ko kontseilariek, hautespen bidezkoek eta idazkari nagusiak. Lehenengoekin hasteko, kontseilari iraunkorrek Kontseiluko osagai egonkor eta lanbidezkoa osatzen dute, eta eurei dagokie Kontseiluaren sek­ zioetako lehendakariak izatea; bestalde, kontseilari horiek Batzorde Iraunko­ rra osatzen dute, lehendakari eta idazkari nagusiarekin batera. Bitxia badirudi ere, Estatu osoan, kontseilari iraunkorrak dira kargu publikodun titularrik ba­ bestuenak, Gobernuak mugiezintasunez eta epe mugarik gabe izendatzen bai­ titu. Zernahi den ere, independentzia berme hori gehiegizkoa da, gogoan hartzen badugu Estatuko beste kargu batzuei (euren eginkizuna dela bide, egonkortasun handiagoa behar dutenei) denbora mugapena ezarri zaiela, ber­ barako, Auzitegi Goreneko eta Konstituzio Auzitegiko magistratuei, edota Epai Boterearen Kontseilu Nagusiko kideei. Kargu horiek, aldiz, modu iraun­ korrean antolatu beharreko karguak dira, horrela ez dituztelako bilatuko Go­ bernuaren konpentsazioak, hots, euren agintealdia bukatutakoan ez direlako egongo Gobernuak berriro eurak izendatzearen zain.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.