348
RAMÓN PARADA
D) Estatu Kontseilua 1978ko Konstituzioan. Beraren izaera Ikusi dugunez, Estatu Kontseiluak galdu egin zituen bere sorrera eragin zuten hasierako ezaugarriak. Inguruabar hori kontutan hartuta, gerta zitekeen gauzak zeudenzeudenean utzi eta 1978ko Konstituzioak ezer ez esatea kon tseilu horri buruz, edota kontseilua ezabatzea, lege arrunt bat emanda. Az ken finean, Estatu Kontseiluari geratzen zitzaizkion lege aholkularitzako eginkizunak beste erakunderen batek ere erraz egikarituko zituzkeen, besteak beste, Estatuko Auzibideetarako Zuzendaritza Nagusiak edota funtzionario le gelarien kidegoak. Egineginean ere, epaileen arteko batasun printzipioaren eta Gobernuaren erantzukizun osoa ezartzen zuen printzipio demokratikoa ren ondorioz, ezinezkoa zen atzera egitea. Lehenengo printzipio horren ara bera, Estatu Konluari ezin zitzaion atzera eratxiki jatorrian (XIX. mendean) izan zuen epaile eginkizunik; bigarren printzipioan oinarrituta, Gobernuak erantzukizun osoa zuen eginkizun betearazleak eta ahalgo araudiemailea gauzatzean, eta erantzukizun hori ezin zen baldintzatu, hots, oro har, eginki zun nahiz ahalgo horiek ezin ziren manuzko irizpen nahiz kontsulten menpe jarri (eta are gutxiago irizpen zein kontsulta lotesleen menpe). Gauzak horre la, konstituzio zentzuzkotasuna erabiliz gero, Estatu Kontseilua aipatu ere ez zen egin behar eta, era berean, aurreko erregimen politikotik zetorren legea indargabetu behar zen. Hala eta guztiz ere, Estatu Kontseiluak bizirik iraun zuen eta, horrez gain, 1978ko konstituziogileei esker, bermatu egin zen beraren jarraipena era kunde gisa. 1978ko Konstituzioak dioenez, autonomi erkidegoek eurei esku ordeturiko eskumenak egikaritzeko (Estatuarenak diren gaietan), Estatu Kon tseiluaren manuzko irizpena behar dute (153. art.); halaber —eta hauxe dugu kontseiluaren iraupenaren arrazoirik garrantzitsuena—, 107. artikuluan xeda tutakoaren arabera, Estatu Kontseilua «Gobernuaren kontsulta organo gore na» da, eta beraren osaketa nahiz eskumenak lege organiko baten bidez arau tu behar dira. Izanak izan, Estatu Kontseilua Gobernuko kontsulta organotzat jo ohi da —eta ez gobernu eta administrazio arazoetarako kontsulta organotzat, 1931ko Konstituzioaren 93. artikuluak jo zuen bezala—; horrela, dirudienez, Es tatuko Administrazioaren kontsulta organotzat bakarrik eratu da. Baina Esta tu Kontseiluari buruzko 3/1980 Lege Organikoak eta Toki Eraentzaren Oina rriei buruzko Legearen 48. artikuluak (1985eko apirilaren 2ko Legearenak) Estatuko Administrazioaren kontsulta organotzat ezezik, autonomi erkide goen eta toki erakundeen kontsulta organotzat ere hartu dute eta, horretara, Konstituzioaren aurreko egoerara eraman gaituzte beste behin ere. Ondore nez, 1944ko Legean jasotako Estatu Kontseiluaren iraupena, esan bezala, 1980ko Lege Organikoak ere bermatu egin du. Lege horrek Estatu Kontseilua