Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 347

347 rri Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa kendu eta Auzitegi Gorenari eman zion behin betiko. Hori izan zen Estatu Kontseiluak izango zuen behe­ rakadaren hasiera. Bukatzeko, Primo de Riveraren diktaduran, 1924ko Errege Dekretuaren bidez, sistema politiko horren printzipioekin bat etorriz, korporazio oinarria eman nahi izan zitzaion kontseilu horri; hori zela eta, handitu egin zen kon­ tseilarien kopurua korporazioetako ordezkariak erabilita. Halaber, Bigarren Errepublikak (Lehenengoak bezala) ez zuen begi onez ikusi Estatu Kontsei­ lua; horretara, osoko bilkura desegin eta beraren eskumen guztiak Batzorde Iraunkorrari eman zizkion; gainera, kontseiluari egin beharreko entzunaldia derrigorrezkoa izatetik aukerakoa izatera igaro zen.

C) Estatu Kontseiluak epaile eskumenak galtzea, eta kontseilu hori Administrazio jarduletik banatzea Gerra zibila bukatu ondoren, Estatu Kontseilua 1940an berrezarri zen, lehendakaria eta sei kontseilari iraunkor zituela (otsailaren 10eko Legea). Gero, 1944ko azaroaren 25eko Legean (1945eko apirilaren 13ko Dekretuak onetsitako araudiaren bidez garatuan), Estatu Kontseiluari hurrengo eskume­ nak eratxiki zitzaizkion: langileen arloko errekurtsoei buruzko txostenak egi­ tea (laidoen jurisdikzioa); lehen bezala, administrazio organoen arteko esku­ rantza gatazkei buruzko irizpenak ematea; eta, azkenez, Administrazioaren eta auzitegien arteko eskumen arazoen inguruko irizpenak ematea (1948ko uztailaren 17ko Legea). Azkenik, Administrazio Prozedurari buruzko Le­ gearen 109 eta 110. artikuluek xedatutakoa aplikatuz gero, eskubideak adie­ razten dituzten egintzak deuseztatzeko ere, Estatu Kontseiluak horren aldeko irizpena eman behar zuen. Zernahi gisaz, fase honen alderik garrantzitsuena hauxe dugu: 1956az geroztik, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa ju­ dizio ordena arrunt gisa indartu zen eta, horrek esan nahi zuen jurisdikzio horrek behin betiko galdu zuela jurisdikzio izaera, sekula berreskuratzeko itxaropenik gabe. Hala ere, arazoa organoen ikuspegitik aztertuz gero, ikusten da Estatu Kontseilua banatu egin dela Administrazio jarduletik; beraz, kasu horretan ere, Frantziako ereduari ekin zaio. Harrezkero, Estatu Kontseiluaren lehenda­ karia ez zen izan Ministroen Kontseiluko lehendakaria edota Estatuko buru­ zagia, eta, horrez gain, ministroak ere ez zeuden kontseiluaren barruan. Baina banatze horrek ez zuen egiazko independentziarik ekarri, zeren eta kontseila­ rien bitartez (Espainiako gotzain­burua salbu), Gobernuak erabateko eragi­ na zeukan Kontseiluaren gain, nahiz eta beraren jardunbidea egitatez erres­ petatu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.