343 detua» sortu zen. Dena den, auzibide eginkizunean lortutako independentzia garaipena izan bazen ere, 1874an garaipen horren «kontrapisua» agertu zen. Urte horretan, Gatazkei buruzko auzitegia eratu zen, eta lehen Adminis trazioaren eta auzitegien arteko eskumen arazoak Estatu Kontseiluak ebazten bazituen, data horretatik aurrera, arazo horiek Gatazkei buruzko auzitegiak ebatziko ditu. Azken finean, eta xehetasunetan gehiago sakondu gabe, esan daiteke Frantziako Administrazioaren egiazko adimena Frantziako Estatu Kontseilua izan dela, eta Administrazio zuzenbidea bera ere kontseilu horren lanetan oinarrituta egituratu dela. Baiezpen horren arrazoiak honakoak dira: hasteko, kontseilu horrek batu egin ditu kontsulta eginkizunaren gorengo maila eta ad ministrazio jurisdikzioko eginkizunaren azken auzialdia —benetako indepen dentziaz gauzatu duen jurisdikzioko eginkizunarena—; gainera, kontseiluko funtzionario kidegoaren kalitatea apartekoa izan da; eta hori gutxi izango balitz bezala, herri arazoei buruzko grina eta ikerketa sakona ekarri duen ehunurteko tradizioa izan du Kontseiluak bere gain. Hori dela eta, ez da ha rritzekoa erakunde berezi horrek beste herri batzuetako legegileak txundituta uztea, eta legegileok euren herrietako Zuzenbide publikoetan sartzea erakunde hori. Espainian ere horixe egin da, jarraian azalduko dugun moduan.
B) Frantziako ereduaren jasoketa eta bilakaera Baionako Konstituzioaren 52.etik 60.era arteko artikuluetan, Napoleonen ereduari hurbilhurbiletik ekin zion Estatu Kontseilua eratu zen, Espainiako Antzinako Erregimenaren kontseiluekin (Estatu Kontseilu, Gaztelako Kon tseilu, Ogasun Kontseilu eta abarrekin) zerikusirik ez zuen Kontseilua, alegia. Osaketari dagokionez, kontseilu horretako lehendakaria errege zen eta, horrez gain, 30etik 60ra arteko kontseilari zeuden, ministroa eta Errege Kontseiluko lehendakaria berenezko karguak izanik (Errege Kontseilua Konstituzioan ja sotako judizio organo gorena zen). Estatu Kontseilua, bestalde, sei sekziotan zatitu zen (Justizia eta Eliza Arazoak, Ogasuna, Gerra, Marina eta, azkenez, Indiak), eta horretariko bakoitzak lehendakaria eta, gutxienez, lau kontseilari zituen. Kontseilua, orobat, kontsultore, laguntzaile eta abokatuez hornitu zen. Frantziakoak bezala, Espainiako Kontseiluak kontsulta botoa besterik ez zeukan, eta beraren eginkizuna zen lege zibil zein zigor legeen proiektuak eta Herri Administrazioaren araudi orokorrak prestatzea. Horrez gain, beraren es kumenekoak ziren ondoko gaiak ere: administrazio eta judizio kidegoen arte ko jurisdikzio gatazkak, Administrazioaren auzibidea eta, azkenez, Herri Ad ministrazioaren agente edo enplegatuen zitazioak (judiziorako zitazioak).