340
RAMÓN PARADA
Zernahi gisaz, Kontsulta administrazioaren barruan ez daude orain arte aipaturiko organoak bakarrik. Aitzitik, gero eta organo gehiago sortzen ari di ra izen desberdinekin (zuzendaritza kontseiluak, batzordeak, batzak, kabinete teknikoak, lantaldeak etab.), eta organo horiek kontsulta eginkizunak betetzen dituzte, Administrazio nagusi zein periferikoaren maila guztietan (batzuetan, kontsulta eginkizun hutsak eta, beste batzuetan, aldiz, kontsulta eginkizunak eta eginkizun jarduleak). Organo horien artean, kidego izaera duten organo batzuk nagusiaraz daitezke: ministerioetako sail kontseiluak (hainbatetan, ministerio baino maila baxuagokoak dira: Koartel Nagusia, Zuzendaritza Na gusia). Sail kontseilu horien barruan honakoak aipa daitezke: Herrilan eta Hi rigintza Kontseilua, Hezkuntzarako Nazio Kontseilua, edota Industria eta Energiaren Kontseilu Nagusia. Horiek guztiak ohiko osagaiak izan dira Es painiako Administrazioan, eta euren eraketari dagokionez, saileko funtziona nariorik garrantzitsuenek, eta gai horietako adituek edo esperientzia handiko pertsonek osatzen zituzten kontseiluok. Zernahi ere, gaur egun, kontseilu ho riek ez dira erabiltzen, eta euren lekua —zati batean— zuzendaritza kontsei luek hartu dute, hain formalak ez diren erakunde politikoek, alegia. Erakunde horiek ministerioetako goi karguez osatuta daude, eta bertako zuzendaria ministroa izaten da.
2. ESTATU KONTSEILUA A) Lehen eredua. Frantziako Estatu Kontseilua Napoleonen buru argiari esker, gaur egungo Administrazioaren erakun derik garrantzitsuenetako bat Estatu Kontseilua da, Frantzian VIII. urteko Konstituzioan sortu zena. Horren ildotik, XIX. mendean Europan erakunde hori kopiatu zuten herrietan (Espainia, Italia edo Belgikan), Estatu Kontsei luak berehala lortu zuen arrakasta. Egungo egunean, esan dezakegu Estatu Kontseilua mundu osora hedatu dela, eredu horren antzeko erakundeak bai taude beste kontinente batzuetako herrietan (Japonian, Kolonbian eta abar). Hortaz, erakunde hori unibertsala da, eta ez hori bakarrik: Administrazio zuzenbidearen gailurra Estatu Kontseiluak asmatutako kontzeptu oinarriz koek osatzen dute. Bi arrazoi horiek nahikoa dira erakunde horren azterketa bidezkotzeko baina, horrez gain, guztiz beharrezkoa da lehen eredu edo pro totipo hori azaltzea, Espainiako Estatu Kontseiluaren benetako nondik norakoa ezagutzeko. Hasieran, Espainiako Estatu Kontseiluak Frantziakoa aren garrantzia eta ospe ona izan zituen (izan ere, horren kopia hutsa besterik ez zen), baina ezariezarian erakunde hori hutsaldu egin da, izaera juridiko dun kontsulta organo huts bihurtu arte. Horren ildotik, Espainiako Estatu