ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK
33
hots, ez du inolako borondaterik adierazten. Horren ildotik, administrazi egin tza judiziotara daitekeen ebazpena denez, egintza horren kontzeptua borondate adierazpenaren ingurukoa izan behar da, eta ez agertarazpen hutsari buruzkoa. Auzitegi Gorena bide bertsutik ibili da: egoera juridikoak sortzen dituzten ebaz pen nahiz borondate adierazpenei bakarrik eman die administrazio egintzaren izaera —ebazpen nahiz adierazpen horiek judiziotaratu ahal izateko— (1979ko urriaren 14ko eta 1984ko apirilaren 30eko epaiak). Hari berari segiz, Auzitegi Gorenaren ustetan «ez dira administrazio egintzak izango egoera juridikoak berez sortu edo aldatzen ez dituzten adierazpenak —hau da, aginduzko ondo rerik edo ondore ebazlerik ez dutenak—, nahiz eta administrazio organoren batek emandakoak izan; horretara, ondorengo egintzak ez dira izango aurka ratzeko modukoak: irizpen nahiz txostenak, kontsulta organoek emandako iri tziak —tramite egintza hutsak direnean—, edota administratuen kontsultei emandako erantzunak» (1984ko apirilaren 30eko epaia). Edu berean, ziurtagi riak (1978ko azaroaren 22ko epaia) eta ebazpen proposamenak (1979ko maia tzaren 29ko epaia) ere ez ditu hartu administrazio egintzatzat.
5. ESKUMENA Eskumena administrazio organoen osagairik bereziena da; berak definitzen ditu erakundea nahiz organoa, eta erakunde zein organo hori kokatu egi ten du administrazio antolaketaren barruan. Modu erraz batean esateko, esku mena organoen gaitasun neurria da, edota antolamendu juridikoak organo ba koitzari ematen dion eginkizun eta ahalmenen multzoa —organoek egikaritu «ahal» eta «behar» dituzten eginkizun eta ahalmenena—. Historian zehar, eskumenak —jurisdikzioak bezala— printzearen eratxikipen gisa ikusi dira eta, ondorioz, erakunde subirano horrek eratorrita egikaritu dira. Konstituzionalismoarekin, aldiz, administrazio eta jurisdikzio egin kizunak bereiztu egin dira eta, horrez gain, lege nahiz araudiek gero eta modu zurrun eta aldaezinagoan finkatu nahiz banatzen dituzte administrazio egin kizunak. Gaur egun, eginkizunok banatu edo eratxikitzeko zurruntasun hori Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Er kideari buruzko Legearen 12.1. artikuluan ikusten da: «eskumena ukaezina da eta eratxikirik duten organoek egikarituko dute, lege honek edota beste zen baitek agindutakoaren arabera egindako eskuordetza, ordezpen eta galdekapen edo abokazio kasuak salbu». Beste alde batetik, eskumenak banatzeko oinarrizko irizpideak hiru dira: hierarkia, lurraldea eta gaia; horrela, izen horiei loturiko hiru eskumen mo ta sortuko dira.