338
RAMÓN PARADA
1. ARAZO OROKORRAK ETA KONTSULTA ORGANOEN MOTAK Eskumen ebazleak dituzten organoek —organo jarduleek— beste organo batzuen laguntza teknikoa behar dute euren erabakiak prestatzeko. Hori dela eta, kontsulta jarduera sortzen da, teknika desberdinen bitartez. Teknika ho riek bereizteko, bi irizpide erabiltzen dira: batetik, kontsulta organoen egitura mota (pertsona bakarreko organoak eta kidego organoak ditugu; orobat, orga no iraunkor eta iragankorrak); eta bestetik, kontsulta organo horien eta eurek aholkatzen dituzten organo jarduleen arteko komunikazioa gauzatzeko modua (zuzenean eta berehala egin daiteke komunikazio hori, edota prozedura for malizatu baten bidez). Gaur egun, organo jarduleek kontsultak egin eta aholkuak eska ditzakete, hau da, iritzi ofizial zein ofiziosoak jaso ditzakete (beste organo batzuek nahiz administratuek emandakoak). Alabaina, kontsultak egiteko joera hori gaixota sun bihurtu da, eta horren ondoriorik agerikoena administrazio jardueraren geldiarazpena izan da. Ildo horretatik, ikusi ohi da ondoko jokabideak gaur egungo administrazioen akats eztabaidaezinak direla: erabakiak hartzeari mu zin egitea, administrazio jarduerak atzeratzeko trikimailuak asmatzea (esate rako, batzordeak sortzea), ekimen falta eta geldotasuna. Hori guztia organo ebazleen benazko edota itxurazko aholku «gose»ari zor zaio. Baina, sarri askotan, gose horren atzean erantzukizunak izateko beldurra ezkutatzen da. Erantzukizun hori saihestu, atzeratu edota elkarbanatzeko, hainbat aitzakia erabiltzen dituzte organo ebazleek: arazoa gehiago ikertu behar dutela, Ad ministrazioaren barneko edo kanpoko beste organo batzuei kontsulta egin be har zaiela —gero eta gehiago erabiltzen den aitzakia—, edota administratuek parte hartu behar dutela, entzunaldi eta inkesta amaiezinak zein jendaurreko informazioak erabilita. Horretara, kontsultainformazio egoeratik kontsulta negoziaziora igarotzen ari gara; kautela horiez gain, organo betearazleek buruhauste izugarriak dituzte norbanako guztien ordezkaritza, ahobatekota suna nahiz adostasuna lortzeko eta, antza denez, horixe da erakunde askotan ikusten den geldiarazpenaren arrazoia. Gai horren harira, ohiko kontsulta tekniken artean, kidegotasunaren tek nika da aipagarriena. Teknika hori absolutismoaren erregimenean erabiltzen zen, eta Napoleonen garaiko Administrazioak bultzatu egin zuen Europa kon tinenteko herrietan; bultzapen hori, alde batetik, ondoko printzipioa aplika tzeari esker gertatu da: «eztabaidatzea eta epaitzea askoren arteko eginkizuna da, betearaztea, ordea, batena baino ez»; eta, bestetik, organo jarduleen eta kontsulta organoen arteko banaketari esker. Bestalde ere, kontsulta organoek kidego egitura izateak nolabaiteko distantzia sortarazten du kontsulta egiten duen eta aholkua ematen duen organoen artean, eta organo horiek prozedura formalizatuaren bidez jartzen dira harremanetan. Kontsulta eskaera eta iriz